Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesa duten 154 pertsona artatu ditu urtebetean
Urtebete igaro da Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia fasea bere gain hartu zuenetik eta balantzea egin du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak. Dena den, asilo prozedurak Espainiak Gobernuak kudeatzen ditu oraindik.
Asilo eskatzaileak, artxiboko irudi batean. EITB
Eusko Jaurlaritzak 154 pertsona artatu ditu urtebetean Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia fasearen garapena 2025eko urtarrilaren 1ean bere gain hartu zuenetik.
Jaurlaritzaren eskumena da pertsona errefuxiatuen edo asilatuen harrera prozesuaren kudeaketa integrala garatzea, baina asilo eskaerak Espainiako Gobernuak ebazten ditu.
Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia-fasearen helburua da errefuxiatu, birasentatu edo aberrigabe gisa aitortutako pertsonak gizarteratzea. Artatutako 154 pertsona horietatik (114 bizikidetza unitate), gaur gaurkoz, 125 pertsonari ari zaie jarraipena egiten (93 bizikidetza unitate).
Artatutako pertsonen profilari dagokionez, 99 gizonak (% 61,9) eta 61 (% 38,1) emakumeak dira.
Adinari erreparatuta, berriz, gehienak 18-34 (% 45) eta 35-64 (% 31,2) urte bitartekoak dira.
Jatorriari begiratuta, ostera, nagusiki Ukraina (47), Mali (29), Mendebaldeko Sahara (23), Palestina (13), Somalia (12) eta Afganistan (11).
Bestalde, autonomia fase honetan artatutako pertsonen erdiak, gutxi gorabehera, Bizkaian kontzentratzen dira — 83 pertsona ( % 51,9) —, eta gainerakoak modu orekatuan banatzen dira Araban eta Gipuzkoan —42 pertsona ( % 26,2) eta 35 pertsona ( % 21,9), hurrenez hurren—.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat aldiz irauli da.