Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istripu batek 6 kilometroko auto-ilarak eragin ditu N-1 errepidean, Irura parean

Errei bat itxita dago Gasteizko noranzkoan, eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte auto batek eta furgoneta batek talka egin ostean.

Auto baten eta furgoneta baten arteko istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu N-1 errepidean, Iruran, Gasteizerako noranzkoan.

Errei bat itxita dago, eta anbulantzia bat bertaratu da istripuan zauritu diren hiru pertsonak artatzeko.

Auto-ilarak 6 kilometrokoak ziren 09:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X