Manteroen kontrako "poliziaren esku-hartze bortitza" salatu dute dozenaka lagunek Bilbon
Mbolo Moye Doole eta Manteroekin bat! plataformek deituta, ostegunean Ertzaintza eta Udaltzaingoa manteroen aurka indarkeriaz aritu zirela salatu dute. Horien esanetan, "ez da gertaera isolatua izan", hilero jazotzen baitira halakoak.
Bilboko Plaza Biribilean egin dute protesta, polizia-oldarraldia izan zen lekutik gertu. Argazkia: Europa Press
Mbolo Moye Doole eta Manteroekin bat! plataformek deituta, dozenaka herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Poliziak ostegunean Kale Nagusian manteroen kontra egin zuen "esku-hartze bortitza" salatzeko. Bertaratutakoen esanetan, "hilero" gertatzen dira halakoak, eta "baliabide ekonomiko eta teknikoak" eskatu dituzte pertsona horiek erregularizatzeko.
Elkarretaratzea Bilboko Plaza Biribilean egin dute, 13:00etan hasita, "Pertsona manteroen aurkako jazarpen gehiagorik ez! Bizirautea ez da delitua" lelopean.
"Inor ez da ilegala" aldarrikatu eta manteroen aldeko oihuak egin dituzte bertan. Ondoren, bi plataformetako ordezkariek oharra irakurri dute gertatutakoa gogora ekarri eta jazarpena bukatzea eskatzeko.
"Ostegunean, 18:00ak aldera, Ertzaintzaren 10 ibilgailu inguru agertu ziren Kale Nagusian, eta, minutu batzuk geroago, Udaltzaingoaren brigada bat azaldu zen, ezkutuak eta borrak eskuetan eta txakur-unitateak lagun zituela. Bi polizia indarrek Kale Nagusiko zati hori blokeatu zuten, eta esku-hartze bortitza egin zuten merkantziak jasotzen saiatzen ari ziren lankideen kontra. Agenteek lesioak egin zizkieten bi kideri besoetan eta hanketan, eta kalez jantzitako ertzain bati ere eraso zioten, esku-hartzearen kontra azaldu zelako", esan dute bertan.
Horien arabera, ostegunean gertatutakoa "ez da kontu isolatua", eta "indarkeria instituzionaltzat" jo daiteke; gainera, "hilero" izaten dira horrelako esku-hartze neurrigabeak. "Manteroei salgaiak kendu, gauza pertsonalak (mugikorrak, giltzak, dirua...) konfiskatu eta tratu txarrak ematen dizkiete. Gure kideek duten zaurgarritasun egoeraren aurrean, gehiegikeriaz jokatzen dute", kritikatu dute.
Poliziaren esku-hartze horiek dauden artean publikoki salatzen jarraituko dutela jakinarazi dute plataformek, eta "polizia-dispositibo neurrigabe horiek egiteko dagoen diru publikoa pertsona horiek erregularizatzeko erabiltzea" eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.