BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joko areto baten aurka protesta egiteagatik auzipetutako Sopelako lau gazteen aurkako epaiketa atzeratu dute, data jarri gabe

32 urteko kartzela zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatu dute lau sopeloztarrentzat. Auzia birritan artxibatu dute, eta akusazio partikularra da pertsonatutako akusazio bakarra. Hain justu, auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Sopelan. 

Ehunka pertsonak manifestazioa egin zuten atzo Sopelan. Argazkia: EITB

Joko areto baten kontra protesta egiteagatik auzipetuta dauden Sopelako (Bizkaia) lau gazteren aurkako epaiketa atzeratu egin dute, Sopelako 4ekin 1 gazteokin elkartasunez sortutako plataformak jakinarazi duenez. Zigor handiak (zortzina urte) eta 112.400 euroko isun eskaera galdegin dute lau auzipetuentzat. 

Otsailaren 4an abiatu behar zen epaiketa, baina "data jarri barik" atzeratu dute. Sopelako 4ekin 1 plataformaren arabera, horrek "presio eta ezinegon handiagoa" eragin die gazteoi; izan ere, auzia luze doa. Duela 5 urte atxilotu zituzten laurak, eta ordutik bi aldiz artxibatu dute. Fiskaltzak akusazioa erretiratu zuen, eta akusazio partikularra bakarrik ari da ordutik. 

Sopelako joko areto bat handitzeko lanen kontrako protestetan parte hartzea egotzi diete. Auzo elkarte batek deitu zituen mobilizazioak, handitzeak ludopatia sustatuko zuen beldur, eta aretoaren jabeak auzitara jo zuen, kalteak egin zizkiotela argudiatuta.

Sopelako 4ekin 1 plataformaren esanetan, "salaketa inongo probarik gabe egin zuten, helburua desmobilizatzea eta beldurtzea baitzen". Horien ustez, "errepresioak herritarrak beldurtzeko funtzioa betetzen du. Gisa honetako auzien atzean jendarte justuago baten alde lan egin nahi duen oro beldurtzeko nahia ezkutatzen da. Finean, gu guztiok isilarazi eta desmobilizatzea baino ez dute helburu". 

Horrekin lotuta, manifestazioa egin zuten atzo Sopelan, Sopelako 4ekin 1 plataformak deituta. Talde horrek berretsi du protestan jarraituko dutela lau gazteak errugabe jo arte.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X