IRAUNGITAKO TXERTOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Sailak zehaztu du iraungitako txerto hexabalenteak Iztietako (Errenteria) eta Ondarretako (Donostia) osasun-zentroetan jarri zituztela

Osakidetza hasi da kaltetutako 30 pertsonak (25 haurtxo eta 5 heldu) berriro txertatzen. Iraungitako txerto tetrabalentea edo hirukoitz birikoa jaso zutenek (75 bat lagun) asteon jasoko dute gertakin zuzena. 

Ondarretako osasun-zentroa (Donostia). Argazkia Wikimediako CC lizentziapean

ETBri atzo eskainitako elkarrizketa batean, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan zuen Donostialdeko ESIan eman zituztela iraungitako txerto gehienak. Gaur, berriz, zehaztasun gehiago eman ditu: Ondarretako (Donostia) eta Iztietako (Errenteria) osasun zentroetan atzeman dituzte kasu gehienak. 

Bizkaian, 5 kasu atzeman dituzte Barakaldoko San Eloy ospitalean. Adindunak dira guztiak, eta immunoeskasia dute. Gainerakoak, kasu solteak omen dira, eta ez dute zehaztu zein osasun zentrotan jaso zuten iraungitako txertoa.

Guztira, 30 pertsona inokulatu zituzten iraungitako hexabalente dosi batekin. Osakidetza hasi da horiek guztiak berriro txertatzen, eta bihar bukatuko dute. 25 haurtxo eta 5 heldu dira.

Iraungitako txerto tetrabalentea edo hirukoitz birikoa jaso zutenak, berriz, 78 pertsona izan litezke. Osasun Saila haiekin harremanetan jarri da, eta asteon jakingo dute iraungitako dosia jaso ote zuten edota identifikazio-akatsa izan ote den.

Horiez gain, iaz emandako txerto guztiak (gripeari eta covid-19ari aurre egiteko txertoak salbuetsita) berrikusten ari da Osakidetza. 20 mota ezberdinetako 168.000 gertakin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X