Ostalaritza Eskola izango da Gipuzkoan, 2027tik aurrera
Euskadiko laugarren ostalaritza-eskola izango litzateke, Leioa, Galdakao eta Gamarrako eskolekin batera. Hezkuntza Saila Donostiako Udalarekin lanean ari non kokatu ebazteko.
Ikasleak, ostalaritza-eskola batean. Argazkia: Orain
Gipuzkoan Lanbide Heziketako Ostalaritza Eskola izango da 2027tik aurrera, Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duenez.
Euskadiko laugarren ostalaritza-eskola izango litzateke, Leioa, Galdakao eta Gamarrako eskolekin batera. Hezkuntza Saila Donostiako Udalarekin lanean ari da, non kokatu erabakitzeko.
Gipuzkoako lehen Ostalaritza Eskola Sukaldaritza eta Gastronomiaren erdi mailako graduarekin hasiko da, eta, ondoren, Sukaldeen Zuzendaritzarekin lotutako oinarrizko hainbat gradu eta goi mailako graduak iritsiko dra.
Basque Coulinary Centerrek eremu pribatuan eskaintzen duen proposamen sendoarekin bat egingo du Lanbide Heziketa publikokoak, sailburuak adierazi duenez. Horren bidez, Hezkuntza Sailaren buruaren arabera, aukera eman nahi zaio enplegagarritasuna lortu nahi duen orori, baina baita bere lan-ibilbidean eboluzionatu nahi duenari ere.