Artxanda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxandako tunela itxi dute sei hilabeterako Ugasko eta Txorierri artean, azpiegitura berritzeko lanak egiteko

Denbora horretan, Bilbo eta Txorierri arteko lotura bermatuta egongo da lehen tunelaren bitartez, baita Enekuriko eta Egirletako ohiko sarbideen bitartez ere. lanen helburua azpiegituraren segurtasuna, efizientzia eta jasangarritasuna indartzea izango da, eta guztira ia 13 miloi euroko inbertsioa aurreikusi da.
ARTXANDA-PEAJE-DIPUTACION.JPG

Artxandako tunelak. Argazkia: Interbiak.

Gauerdiaz geroztik itxita dago Artxandako tunela Ugasko eta Txorierri artean eta hala geongo da gutxienez datozen sei hilabetetan, azpiegitura berritzeko lanak egin bitartean.

Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak jakinarazi duenez, Bilbotiko lotura bermatuko da 1. tunelaren bidez (La Salve–Txorierri) eta Enekuriko eta Egirletako ohiko sarbideetatik barrena. 

Lanen helburua azpiegituraren segurtasuna, efizientzia eta jasangarritasuna indartzea izango da, eta guztira ia 13 miloi euroko inbertsioa aurreikusi da.  

Hainbat lan egingo dira: estaldura hobetu, aireztapen- eta argiteria-sistemak berritu, kontsumo txikiko LED teknologia ezarri, eta segurtasun sistema berriak gehitu.

Artxandako tuneletan barrena 30. 000 ibilgailu inguru ibiltzen dira egunero, Bilbo Txorierri eskualdearekin, Bilboko Aireportuarekin eta Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoarekin konektatzeko lotune estrategikoa baita.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X