ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

32 urteko emakume bat hil da N-121 errepidean, Bardean, auto batek eta kamioi batek elkar jota

Talkaren ondorioz, kamioia erabat erre da, baina gidaria onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat, berriz, oso larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da.

accidente bardenas

32 urteko emakume bat hil da, berak gidatzen zuen autoak eta kamioi batek N-121 errepidean, Bardean, aurrez aurre talka egin ostean. 

Ezbeharra 17:50 aldera gertatu da N-121 (Iruñea-Tutera) errepideko 66. kilometro puntuan. Talkaren ondorioz, ibilgailu astuna erabat erre da, baina kamioilaria  bertatik jaitsi eta onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat,  berriz, autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek askatu behar izan dute. 

Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, oso larri, eta ordu batzuk geroago hil da.

Guardia Zibilak adierazi duenez, kamioiaren gidariari egindako alkoholemia- eta droga-probek negatibo eman dute.

Guardia Zibilak bere gain hartu du istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa. 

Aurten Nafarroako errepideetan istripuz hil den bigarren pertsona da, urtarrilaren 9an Arizkun parean 49 urteko gizon bat hil baitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X