Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Txorierriko igarobidean, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean

Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira. 

istripua barakaldo

Arratsalde korapilatsua izaten ari da Bizkaiko errepideetan, bereziki Bilbon eta inguruetan. Ertzaintzak orain.eus-i jakinarazi dionez, hiru istripuren ondorioz zaildu da errepideetako egoera.

Txorierriko igarobidean gertatu da arazo gehien sortu dituen ezbeharra. Hiru autok eta kamioi batek talka egin dute bertan, Zamudio parean, eta bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan.

Ilarak BI-10 errepideraino heldu dira; Trapagaraneraino, hain zuzen ere.

Arrontegin ere kaosa izan da nagusi, baina 15:30erako itzuli da zirkulazioa bere onera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X