BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona baten gorpua berreskuratu dute Bilboko itsasadarrean, udaletxearen aurrean

Gorpua 10:30ak aldera aurkitu dute, eta berehala berreskuratu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Hilotza Bilbon Ertzaintzak pertsona baten gorpua berreskuratu duen unea. Argazkia: EITB Media

Larrialdi zerbitzuek gizon baten gorpua berreskuratu dute Bilboko itsasadarrean, udaletxearen aurrean, larunbat goizean.

Gorpua 10:30ak aldera topatu dute, eta berehala berreskuratu dute. Institutu Anatomiko Forentsera eraman dute gorpua, nor den jakin dezaten eta autopsia egin diezaioten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X