ESPETXEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

35 urteko preso bat hil da Arabako espetxean

Espetxeetako egoera salatzeko, elkarretaratzea deitu du Salhaketa elkarteak datorren ostiralerako, 12:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.

zaballa carcel espetxea
Arabako espetxea. Artxiboko argazkia: EFE

35 urteko preso bat hilda aurkitu zuten Arabako espetxean, Zaballan, pasa den otsailaren 5ean. Autopsiaren zain, lehen informazioen arabera, bihotzekoak jota hil zen gizonezkoa bere ziegan. 

Salhaketa elkarteak eman du heriotzaren berri, ohar baten bidez. Bertan jaso dutenez,  2021ean Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumenak hartu zituenetik, "gutxienez 10 heriotza" izan dira EAEko kartzeletan "arrazoi ez naturalengatik". "Ez da soilik kartzelan hiltzea, baizik eta egoera inguratzen duen isiltasun instituzionala", dio idatziak. 

Hildako presoaren senideek Arabako presoen aldeko elkarteari esan diotenez, "hil baino bizpahiru ordu lehenago, mediku laguntza eskatu eta ukatu egin zioten",  ziegak ireki arte itxaroteko esanez. "Espetxeko mediku-laguntza ez da nahikoa; azalekoa, berantiarra eta eskuratzen zaila da", salatu dute. 

Espetxe Administrazioari "komunikazio-protokolo ofizial, argi eta nahitaezkoak ezar eta argitara ditzala" eskatu dio Salhaketak, eta Eusko Jaurlaritzari "premiazko neurriak har ditzala heriotza horiek prebenitzeko eta osasun-arretako baldintza duinak bermatzeko". "Espetxe barruan gertatzen diren heriotzei buruzko informazio egiazkoa, osoa eta gardena jasotzeko gizarteak eta komunikabideek duten eskubidea aldarrikatzen dugu". 

Halaber, "heriotza horien atzean dauden kausa erreal eta estrukturalak ikertu eta publiko egitea" exijitzen diote Fiskaltzari. 

Egoera hori guztia salatzeko, elkarretaratzea deitu dute datorren ostiralerako, 12:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Adingabeei egindako sexu-abusuen kontuan fokua "Elizan soilik" jartzea leporatu dio Gasteizko gotzainak Espainiako Gobernuari

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren arabera, "erabat bidegabea da" Espainiako Gobernuak sexu-abusuen biktimen erreparazioaren kontuan "fokua Elizan soilik jartzea", eta espero du Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) eta Espainiako Gobernuak gaiaren inguruan lortutako akordioak balio dezala "beste batzuek ere euren lana" egin dezaten arazoari aurre egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X