Emaztea eta alabak mehatxatu eta atxiki zituen gizonaren bila jarraitzen du Bilboko Udaltzaingoak
Gizonak leiho batetik ihes egin zuen, senideak mehatxatu eta gogoz kontra atxiki ondoren.
Bilboko Udaltzaingoaren patruila-autoa. Argazkia: EITB Media
Bilboko Udaltzaingoak emaztea eta alabak mehatxatu zituen gizonaren bila jarraitzen du. Udaltzainen susmoen arabera, gizonak gogoz kontra atxiki zituen senitartekoak, tartean adin txikikoak diren bere alabak.
Gertakaria astelehen eta asteartearen arteko goizaldean jazo zen, Errekalde-Larraskituko etxebizitza batean, iturri ofizialek baieztatu dutenez. Udaltzaingoak abisua jaso zuen ustezko mehatxu-kasu bat zelakoan, bizilagunek eztabaida gogor bat entzun baitzuten.
Udaltzainak etxebizitzara bertaratu ziren, baina ez zuten sartzerik izan, orain bilatzen ari diren gizonak ez zien eta sartzen utzi. Emakumea eta adingabeak onik zeudela egiaztatu ezin izan zutenez, udaltzainek indarrez sartzea erabaki zuten. Barruan zeudela, ama eta adingabeak atera zituzten. Gizonak, baina, leiho batetik ihes egitea lortu zuen.
Oraingoz, emakumeak ez du salaketarik jarri nahi izan, eta Udaltzaingoak ama eta alabak senide batzuekin eraman ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Joko-aretoetan erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen harrapatu ondoren. Atxilotu zutenean, egun horretan lapurtu zituen 31.000 euro baino gehiago zeramatzan, eta aurreko egunean antzeko beste lapurreta bat egin Donostiako beste lokal batean. Poliziaren arabera, atxilotutako gizona talde kriminal bateko burua da, eta hainbat lapurreta egozten dizkiote horri.
Osakidetzak iraungitako 274 txerto eman zituen 2025ean Euskadiko 13 ESIetan
Osasun Sailak orain emandako datuen arabera, akats horiek ESI guztiei eragin zieten.
Ilarak kontsulatuetan, migratzaileak erregularizatzeko prozesua abiatu berritan
Ilara luzeak izan dira Bilboko Marokoren kontsulatuan, Aldizkari Ofizialean migratzaileen ezohiko erregularizazioa argitaratu ostean. Bilbokoa da Euskal Herri osoan eta Espainia iparraldean dagoen Marokoren kontsulatu bakarra.
Oposizioak salatu du Euskadiko Osasun Itunaren balantzea "marketin hutsa" dela
EH Bilduk, PPk eta Sumarrek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Itunaren betetze mailari buruz egindako balantzea "marketin-ariketa” hutsa da, eta Osakidetzan bizi den "errealitatetik oso urrun" dago. Halaber, Euskal Osasun Zerbitzuan dauden arazoak konpontzeko "balio ez" duela aurpegiratu dute, eta, era berean, ituna euskal osasun-sistema "erortzen uzteko koartada" bat dela deitoratu.
Iruñeak Txupinazo Txikia egingo du uztailaren 10ean
Lehen Hezkuntzako ikasleek jaurtiketa egingo dute udaletxetik, sanferminetako Haur Egunean.
Europar Batasunak "teknikoki prest" du adina egiaztatzeko doako aplikazioa, adingabeak sareko eduki kaltegarrietatik babesteko
Helburua da, beranduenez urtearen amaieran, estatu kide guztiek bermatua izan dezatela aplikaziorako sarbidea, Europa mailan tresna bat izan dezaten, gailu mugikorren eta beste batzuen bidez sare sozialetara sartzen diren erabiltzaileen benetako adina egiaztatzeko.
Osasun Itunak jasotako neurrien % 85 martxan daudela adierazi du Martinezek
Alberto Martinez Osasuneko sailburuak nabarmendu duenez, Osasun Itunak jasotako 332 ekimenetatik 282 (% 85) dagoeneko "martxan" daude, eta neurri horien "eragin argia" sumatzen da Osakidetzan.
Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin du migranteak erregularizatzeko prozesuan euskara ikastea kontuan ez hartzea
Nerea Melgosa sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak euskara ikastea eta formakuntza-prozesuetan parte hartzea positiboki baloratzea eskatu zuela.
Gizon bat ikertu dute urrian Zornotzan bi sexu-eraso egiteagatik
Bizkaiko udalerrian 2025eko urrian egindako ekitaldi batean gertatu ziren bi erasoak. Biktimetako batek salatu zuen baimenik gabe musu eman ziola gazteak, eta bigarren batek indarra erabilita sexu-erasoa egiten saiatu zela salatu zuen.
Gizon bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Arabako Aldundiaren tutoretzapekoa bera
Biktimak orain atxilotuta dagoen mutilarekin sexu-harremanak izateari uko egin zion, eta orduan egin zion sexu-erasoa. Joan den igandean, apirilaren 5ean, lagun batekin aisialdian zegoela ezagutu zuen mutila. Hezitzaileetako bati gertatutakoa kontatu ondoren, neskari osasun-zentro batera laguntzeko protokoloak aktibatu ziren, eta ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zen.