Errege Kopako finalera Hondarribitik Sevillara joateko hegaldiak, 800 euroan
Hegaldien prezioak gora egin du eta partidara joan ahal izateko eskala luzeak edo egun bat lehenago bidaiatu beharko dute zaleek, hegazkin-txartelen metabilatzaile baten arabera.
Hegazkin bat, Loiun, lurreratzen. Argazkia: EFE
Apirilaren 18an eta 19an Errege Kopako finala jokatuko da Sevillan, FC Bartzelona eta Atletico Madrilen arteko finalerdiko irabazlea eta Athletic Club eta Real Sociedad partidako garailea aurrez aurre izango dira. 60.000 zale baino gehiago joango dira Sevillara, klubek 30.000 bana sarrera izango baitituzte, baina Andaluziako hiriburura joateko hegaldiak garesti daude, eta aukerak mugatuak dira.
Hondarribitik irteten diren hegaldiak dira garestienak, 700-800 euroko prezioekin, eta, gainera, ez dago hegaldi zuzenik. Larunbatean, hilaren 18an, irten nahi izanez gero, 3 eta 12 ordu arteko eskalak egin beharko dira, eta zaila izango da partidara garaiz iristea.
Bilbotik, berriz, hegaldi zuzenak daude, 11:40tik, eta 586 euroan, batez beste. Zuzeneko aukera merkeenak 428 euroko prezioa du. Inguruko beste aireportu batzuetatik ere ez hegaldi zuzenik egiten, Santanderretik, esaterako; aukerarik bideragarriena aurreko egunean ateratzea izango litzateke, 17:40an, eta prezioa 567 euro ingurukoa izango litzateke, baina larunbateko partidara berandu iritsiko litzateke.
Barajasetik hegaldiak 510 eta 630 euro artekoak dira, eta aurreko astean, berriz, 150-176 eurokoak. Bartzelonatik, aukerarik merkeena 137 eurokoa da, eta garestiena 194 eurokoa, bilatzailearen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera