Donostiako La Sirena aterpetxeak aterperik ez dutenak hartuko ditu aurrerantzean
Ondarretako udal aterpetxeak batez ere erabilera turistikoa izan du orain arte, nahiz eta azken urteotan neguko hilabeteetan publiko orokorrari itxita egon den eta kale gorrian dauden pertsonak hartzeko baliatu duten, baina 0 ºC inguruko tenperaturak izan diren gauetan besterik ez.
Donostiako La Sirena aterpetxea egoera zaurgarrian dauden pertsona etorkinei eta kale gorrian daudenei zerbitzua emateko gune bihurtuko dute, Euskadi Irratiak jakin duenez.
Astelehenean bertan udalean duten batzordean onartu nahi dute erabakia, eta jeltzaleek eta sozialistek osatutako udal gobernuak nahikoa babes du horretarako.
Ondarretan dagoen udal aterpetxeak erabilera turistikoa izan du nagusiki orain arte, nahiz eta azken urteotan neguko hilabeteetan publiko orokorrari itxita egon den eta kale gorrian dauden pertsonak hartzeko baliatu duten, baina 0 ºC inguruko tenperaturak izan diren gauetan besterik ez.
Aurrerantzean, ordea, turismorako erabat itxiko dute, eta Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak hartuko du hori kudeatzeko ardura. Horrela, pertsona etorkinei eta kale gorrian daudenei egokitutako gune bat izango da, udal gobernuko iturriek Euskadi Irratiari baieztatu diotenez.
Herrerako Zardoya Otis zenaren pabiloiak husten hasi ostean hartu dute erabakia. Udalak 380 etxebizitza egiteko proiektua garatu nahi du han.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko gizon bat hil da Allinen, trafiko-istripuz
Hildakoa, 62 urteko gizasemea, ibilgailuko bidaiari bakarra zen; autoa maldan behera erori da.
Sexu- eta genero-identitateari buruzko kontsultak izan dira nagusi LGTBIQ+ pertsonen arretarako euskal zerbitzuan
Sendotu egin da Berdinduren erreferentzia-papera, 2025ean ia 600 arreta eta familiei laguntza gehiago eman baitzituen.
Euskadi nanomedikuntzan erreferente izango da Europan eta munduan, hidrogel adimendunak ekoitziko baititu
Alor biosanitarioan ere, Euskadik erreferentea izan nahi du Europan eta Munduan. Horretarako, Arabako Teknologia parkeko I+MED enpresa hidrogel adimenduna garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzak 72 miloi euroko inbertsioarekin.
Ramon Zallo EHUko katedradun, idazle eta artikulugilea hil da, 77 urte zituela
Lan askoren egile izan da Zallo. Ekonomiari, kulturari eta kultura- eta komunikazio-politikei buruzko artikulu ugari kaleratu ditu, baita kutsu soziopolitikokoak ere. Hamaika liburu argitaratu zituen, azkena 'Retrovisor y bisturí' (Alberdania, 2025), azken 60 urteei buruzko memoria kritikoko ariketa.
ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu diote hainbat eragilek EITBri: "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari"
Erabakiak gizartean "eztabaida" sortu duela "jakitun", EITBren zuzendaritzak iragarri du neurri horren aurka agertu diren eragileekin bilduko dela datozen egunotan, "jarrera irekiarekin", zerbitzu publikoan oinarritutako "estrategia azaltzeko".
Ane Elordi: "Mezuen egileak ez ditugu botoa nori ematen dioten arabera aukeratzen, euskararen alde egiten duten lanagatik baizik"
Aitor Estebanek egindako adierazpenei erantzunez, Korrikaren koordinatzaileak nabarmendu du aniztasuna erakutsi nahi izan dutela, lurralde guztietako eta jatorri ezberdinetako pertsonak aukeratuta, "euskara ama hizkuntza izan zein ez".
AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela euskara garela eta euskara izan nahi duela
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta adierazi du horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Aste Santuko trafikoa: Saihestu beharreko puntuak eta orduak
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia apirilaren 1ean jarriko dute abian, 15:00etan, eta apirilaren 6ko 21:00ak arte egongo da indarrean. Azken egun horretan, Itzuliaren hasierak are gehiago korapilatuko du errepideetako egoera. Aurreikusi dutenez, 540.000 joan-etorri izango dira Aste Santuan.
Jaurlaritzak webgune baten bidez zabalduko du abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen gaineko informazioa
Eklipsearen inguruan sortzen den informazio guztia herritarren eskura jarriko dute eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialaren bidez. Aurkezpen ekitaldian, Aranzadiko kide Virginia Garciak azpimarratu du betaurreko homologatuak erabili eta leku egokiak aukeratu behar direla eklipsea ikusteko.
Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
Eustaten inkestaren arabera, nabarmen ugaritu dira Lanbide Heziketako matrikulazioak, aurreko ikasturtean baino 2.842 lagun gehiago matrikulatu baitziren, % 6,1 gehiago, beraz, azken hamabost urteko hazkunderik handiena.