Egoera baretu egin da ibaietan, baina iragarrita dauden euriteek adi egotera behartzen dute
Castejonen Ebro da maila laranjan eta aurrealerta egoeran jarraitzen duen bakarra. Araban, Uribarri Ganboako urtegiak kezka eragiten du, azken orduotan hirukoiztu egin baita askatzen ari den ur kopurua.
Ibaien ur-emariari begira egon gara asteburuan, batez ere Nafarroan eta Araba aldean, eta azken orduotan egoera baretu egin bada ere, datozen egunetarako iragarrita dauden prezipitazioak adi jarraitzera behartzen dute.
Arga, Ega eta Ebro ibaiak uraz gainezka jaitsi dira asteburuan. Prezipitazio ugari egin du, euria etenik gabe bota du, eta, ondorioz, errepide batzuk itxita egon dira, eta itxita jarraitzen dute batzuek, eta erreka ondoko parke eta lursail batzuk urak hartuta daude.
Ebrok maila laranjan jarraitzen du Castejonen, aurrealerta egoeran, 6,51 metroko altuerarekin, eta maila gorrira iristekotan ere egon da. Azken orduotan egonkortu egin da egoera, baina Foruzaingoak eta larrialdi taldeak hurbiletik zaintzen ari dira.
Araban Uribarri Ganboako urtegiaren inguruko herrietan dago kezka handiena. Azken orduotan hirukoiztu egin du askatzen ari den ur kopurua, eta Zadorra ibaiak gainezka egingo ote duen erne daude.
URA euskal agentziaren arabera, ez dago arriskurik eta protokolo guztiak betetzen ari dira, baina asteburu osoan urez husten aritu izan badira ere, ur gehiago sartu da atera dena baino, dagoeneko % 89ko betetze-mailan dago, eta gaur goizean euri asko egingo duela dio iragarpenak.
Larunbatean segundoko 15 metro kubiko ur askatu zituen Uribarriko urtegiak, igande goizean 24 metro kubikora pasa zen, eta igande eguerdiaren ondoren 45 metro kubiko ur askatzen aritu zen. Baina urtegia gehiago bete da asteburuan, eta ehuneko 86tik ia 89ra igo da urtegiaren betetze maila, Ebroko Ur Konfederazioaren datuen arabera.
URA euskal agentziaren arabera, oraingoz, urtegiaren inguruan, Mendibil, Durana eta Gamarran urak ez du gainezka egin. Iragarpena bete eta gaur goizean euria gogoz egiten badu, murriztuko dute Ulibarri kanporatzen dabilen kopurua, uholderik gerta ez dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.