Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren mailako hainbat errepide itxi dituzte, luiziak eta ur putzuak direla eta
GI-3440 errepidea erabat itxi dute Lezon, eta luizi gehiago gertatu dira Gipuzkoako errepideetan. Bizkaian gorabeherak izan dira Trapagaran inguruan, eta arretaz gidatzea gomendatu dute ur putzuak direla eta.
N-634 errepidera erori den harria. Entzule batek Euskadi Irratira bidalitako argazkia
Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren mailako errepideetan arretaz gidatzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, luiziak eta ur putzuak direla eta.
GI-3440 errepidean luizia gertatu da, eta, ondorioz, bidea erabat itxi dute Lezo parean. Gainera, antzerako gorabeherak gertatu dira GI-2631 errepidean, Hernani inguruan, eta A-2630 errepidean, Oñatin.
Bizkaiari dagokionez, lur jausia izan da BI-2745 errepidean, Trapagaran parean. Horrez gain, bigarren mailako hainbat errepidetan ur putzuak daude eta eragozpenak sortu dira.
Hori guztia dela eta, arretaz gidatzea eta irten aurretik errepideen egoeraren berri izateko 902 112 088 telefono zenbakira deitzea edo www.trafikoa.net webgunean sartzea gomendatu dute agintariek.
Bestalde, atzo, harritzar bat zintzilik geratu zen N-634 errepidean, Getaria parean. Menditik eror daitezkeen harri eta bestelakoei eusteko helburua duen burdinazko sareak atxiki ahal izan zuen, eta, zorionez, ez zen errepide gainera erori.
Harritzarra bidetik kentzeko lanak 09:00etan hasiko dituzte, eta eragozpenak sor daitezke inguru horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak oso beteta gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.