Jaiotzak eta heriotzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gora egin du jaiotzen kopuruak EAEn, hamarkada batean lehen aldiz; hala ere, saldo begetatiboa negatiboa izan zen iaz

Iaz, 2024an baino 394 haur gehiago jaio ziren Euskadin, baina hildakoen kopuruak ere gora egin zuen. Nafarroan behera egin dute bi balioek, eta saldo begetatiboa negatiboa izan da Foru Erkidegoan ere. 

(Foto de ARCHIVO)

Mujer con su bebé



REMITIDA / HANDOUT por VITHAS

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

14/1/2026
Haur jaioberria. Argazkia: Europa Press.

Hamarkada batean lehen aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotzen grafikoan gorakada bat azaldu da. Izan ere, EAEn 2025ean 13.344 jaiotza izan ziren, hau da, 2024an izandako 12.950 jaiotzak baino % 3 gehiago, Estatistikako Espainiako Institutuak (INE) asteazken honetan argitaratutako behin-behineko datuen arabera.

Bestalde, 2025ean izandako 23.424 heriotzak 2024an izandakoak (22.272) baino % 4,6 gehiago izan ziren.

EAEko saldo begetatiboa (heriotzen eta jaiotzen arteko aldea) negatiboa izan da, 10.080 pertsonako aldearekin, zehazki.

Nafarroan bi balioak jaitsi dira

Nafarroan, 2025ean, aurreko urteko datuekin konparatuta, heriotza eta jaiotza kopurua jaitsi dira, baina saldo begetatiboa negatiboa da oraindik, 1.430 pertsonako aldearekin.

2025ean, Foru Komunitatean 4.529 jaiotza erregistratu ziren, eta 2024an, berriz, 4.568, hau da, 39 haurtxo gutxiago jaio ziren iaz.

Heriotzei dagokienez, 2025ean 5.959 pertsona hil ziren Nafarroan, hau da, 2024an baino 43 pertsona gutxiago, orduan 6.002 pertsona hil baitziren.

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X