Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek 10 urteko semea hil eta emaztea larri zauritu ditu bart Tenerifen

Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteak matxete batekin mehatxatu ostean.

Gizon batek hamar urteko semea hil du gaur goizaldean Aronan (Tenerife), eta haren bikotekidea eta adingabearen ama larri zauritu ditu. Guardia Zibila bertaratu denean, matxete batekin mehatxatu ditu agenteak eta horiek tiroka hil dute erasotzailea. 

Guardia Zibilak baieztatu duenez, hilketa Cabo Blanco herriko etxebizitza batean gertatu da goizaldeko 01:00 aldera, eta agente bat ere zauritu da. 

Iturrien arabera, bizilagunak izan ziren istilu batzun abisua eman zutenak, eta bertaratzean, Guardia Zibileko agenteek 34 urteko gizonezkoa topatu zuten, matxete bat eskuan. Antza, arma horrekin egin zion eraso emazteari eta bien haurrari. 

Agenteak hura geldiarazten 

Tenerifekoarekin bi dira aste bakar batean espainiar Estatuan gertatutako hilketa bikarioak. Izan ere, joan den asteartean emakume baten eta haren 12 urteko alabaren gorpuak aurkitu zituzten indarkeriazko heriotza zantzuekin Xilxes-en. Emakumearen senar ohia, neskatoaren aita, atxilotu zuten, krimen bikoitzaren ustezko egile gisa. 

(Informazioa zabaltzeko lanean ari gara)

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X