BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru atxilotu, tartean bi adingabe, Bilboko ikastetxe batean lapurtzeagatik

Kamioi batean grafiti bat egiteagatik ere ikertzen ari dira atxilotuetako bat, kalteak egitea egotzita.

Ertzaintzako agenteek hiru gazte atxilotu dituzte igande goizaldean Bilbon, eta beste bi ikertzen ari dira, Bilboko ikastetxe batean indarra erabiliz lapurtu izana egotzita.

Goizaldeko ordu bata aldera jakinarazi diote Ertzaintzari kaputxa jantzita zuten hainbat pertsona zeudela Bizkaiko hiriburuko aparkaleku batetik gertu.

Inguruetan zaintza-lanak egiten ari ziren Bilboko ertzain-etxeko patruilak bertaratu dira, eta auto baten barruan zeuden hiru gizon agenteak igarotzean ezkutatzen saiatu direla ikusi dute. 

Horren aurrean, pertsona horiek identifikatu dituzte eta ibilgailua miatu dute. Hainbat motxila atzeman dizkiete bertan (eskola-materiala eta ordenagailuak zituzten barruan), eta aitortu dute hurbileko ikastetxe batean lapurtu dituztela, hesi baten eta horma baten gainetik pasatu eta leiho batetik sartuta.

Azkenean, hiru atxilotu dituzte, 17 urteko bi eta 20 urteko bat, ustez indarra erabiliz lapurreta egin izana egotzita, eta eginbideak ireki dizkiete beste biri, 19 urteko bati eta 21 urteko beste bati, delitu beragatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X