26 urteko kartzela-zigorra berretsi dute Donostian hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistarentzat
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Donostiako masajista bati ezarritako 26 urteko kartzela-zigorra, hiru neska adingaberi (13 urteko bi neskari eta 15 urteko neska bati) sexu-erasoak egiteagatik. Erasotzailea espetxean dago iazko azarotik, alegia, Gipuzkoako Auzitegiak zigortu zuenetik.
Hiru hilabete geroago, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta Gipuzkoako Auzitegiaren epaia berretsi du. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian aurkeztutako errekurtsoan, besteak beste, errugabetasun-presuntzioa urratu ziotela eta egindako frogak baliorik ez zuela argudiatu zuen.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina, berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiak lortutako frogen balioa, uste baitu horiei esker "behar beste arrazoituta" dagoela gertatutakoa, eta gogorarazi du kasu honetan akusatuak berak aitortu zituela gertakariak, "adingabeekin telefono bidezko aplikazioen bidez trukatu zituen eta auzian erakutsi zituzten mezuetan".
"Auzipetuak zalantzaren bat izateko eskubidea du, baina zalantza hori arrazoizkoa bada,", adierazi du Auzitegi Nagusiak oraindik Gorenean errekurritu daitekeen epaian.
Gipuzkoako auzitegiak argi jo zuen Donostiako masajista hori hiru neraberi egindako sexu-erasoen erantzule, eta delitu horrengatik 24 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Delitu horri beste bi urte gehitu zizkioten, neskatoetako biri ziberjazarpena egin izanagatik.
Era berean, adingabeek jasandako kalteengatiko erantzukizun zibila dela-eta, 40.000 euro ordaintzera zigortu zuten.
Horrez gain, adingabeekin harremana izan dezakeen edozein lanbidetan aritzea debekatu zioten, bait eta biktimengana hurbiltzea ere eta haiekin komunikatzea ere.
Kartzelatik atertzen denean, bestalde, zaintzapeko askatasunean egon beharko da 17 urtez.
Irailean egin zuten epaiketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Voxek EHUn egindako ekitaldiaren aurrean hartutako erabakiak "egokiak" izan direla defendatu du Joxerramon Bengoetxeak
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu duenez, hartutako erabakien helburua Voxek campus huts bat aurkitzea zen. "Prebentzio neurri hori osasun-hesitzat har dezakegu", gaineratu du.
Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.
Sarrigurengo hilketa matxistaren egilea espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Epaileak ohartarazi du hiltzaileak ihes egiteko arriskua duela, erailketa eta giza-hilketa, saiakuntza graduan, egotzita.
Bizkaiko bi ikastetxe publikok eta Arabako batek Nazioarteko Batxilergoa eskainiko dute datorren ikasturtean
Titulazio bikoitza lortzeko aukera izango dute, beraz, ikasleek: Batxilergoko titulu ofiziala eta Nazioarteko Batxilergoko diploma. Horretarako, gutxienez 8,25eko nota izango beharko dute ikasleek, eta Ingeles eta Euskara ikasgaietan ere bai.
Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da Arabako piroteknia-enpresa batean izan den leherketan
Ezbehar 11:10ean izan da, FML enpresan, Bergüendako kontzejuan, Gasteiztik 44 kilometrora. Bertako alkateak esan du segurtasun kontuetan enpresan "dena zuzen" zegoela.
Mehatxuen aurrean, EAEko erakundeek feminismoa "defendatzeko eta zabaltzeko" deia egingo dute aurtengo M8ko kanpainan
Urtero bezala, martxoaren 8ko kanpaina ondu dute Emakundek, Foru Aldundiek eta Eudelek. "Eman tokia berdintasunari" izango du lelotzat, eta gaurtik M8ra, berdintasuna zaindu eta babesteko eremua dela aldarrikatuko dute.
Kosner Baskoniak bihar ospatuko du Kopako titulua Andre Maria Zurian, 19:00etan
Kosner Baskoniak Espainiako Kopa irabazi osteko gaua luze joan da Gasteizen. Taldea goizaldean iritsi da hiriburura, eta zaleek kale eta plazak hartu dituzte, festa giroan. Asteartean izango da harrera ofiziala.
Albiste izango dira: Kosner Baskonia Kopako txapeldun!, EHUren Arabako campusa itxita eta greba eguna Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.