Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Erreskate taldeek gizonezko baten gorpua atera dute astelehen honetan Txingudiko badiako uretan, eta hilaren 15ean Bidasoa ibaian galdu zen gizonarena izan daiteke, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Institutu armatuaren arabera, herritar batek Frantziako Estatuko uretan gorpu bat zegoela jakinarazi dio Jendarmeriari gaur goizean.
Orduan, Frantziako agintariek helikoptero bat bidali dute aurkikuntza baieztatzeko. Guardia Zibilaren eta Jendarmeriaren bina ontzik jardun dute gorpua ateratzeko lanetan, Hendaiako hondartzaren aurrean.
Gorpua herri horretako portura eraman dute, identifikatzeko lanei ekiteko.
Gizon bat hilaren 15etik dabil agertu barik, ihesi Bidasoa ibaira jauzi egin ondoren. Iturriek azaldu dutenez, Ertzaintzak hura antzeman zuen Irungo gasolina-zerbitzugune batean, beste pertsona batekin batera, lapurretan ari zirela.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren, eta lapurretaren ustezko bi egileak korrika irteten ikusi zituzten. Horietako batek ibaira salto egin zuen, Behobiako zubiaren eta Faisaien uhartearen artean, eta uretan desagertu zen.
Une hartan, larrialdietako baliabideak aktibatu zituzten, eta hainbat egunez bilatu zuten. Beste ustezko delitugilea atxilotu egin zuten, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita.
Orduan egin zioten prebentziozko miaketan 100 gramo haxix (tableta bat) aurkitu zioten agenteek, eta horregatik ikerketapean dute osasun publikoaren aurkako delitu batengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera