Istilurik ez, Voxek EHUko campusean egin duen kontzentrazioan
EHUk aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu astelehen honetan, segurtasuna bermatzeko asmoz. Izan ere, Voxek ekitaldia deituta zuen eguerdirako, campusaren inguruan, eta horren aurrean Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak kontramanifestazioa deitu zuen. Goizean goizetik Ertzaintzak eremua hesituta izan du eta ez da istilurik izan.
Ziurgabetasuna zen nagusi, baina, azkenean, gorabeherarik gabe egin dira astelehen honetarako Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko campusean aurreikusita zeuden bi ekitaldiak: Voxena, alde batetik, eta Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak antolatutako kontramanifestazioa, bestetik.
Goizeko lehen ordutik, polizia ugari izan da campusaren inguruan, bi ekitaldietako jarraitzaileak bereizteko asmoz. Ertzaintzak hesia jarri du Voxek ekitaldia egitea aurreikusita zuen eremuaren eta ikasleen antolakundeak 12:00etan deitutako elkarretaratzearen lekuaren artean, bi taldeek elkar ikus ez zezaten.
Farmazia Fakultatea aukeratu dute Voxeko kideek ekitaldia egiteko, eta 20 bat lagun bildu dira bertan. Julia Calvet eta Carlos Hernandez Hero Voxeko kideek adierazpenak egin dituzte hedabideen aurrean, eta kritikatu egin dute EHUko errektoreak Arabako campusa ixtea erabaki izana, istiluak saihesteko.
400 bat ikaslek, berriz, Farmazia Fakultatearen atzealdean egin dute protesta. Voxen "erabateko inpunitatea", Poliziaren dispositibo zabala eta Unibertsitateko errektoretzak campusa ixteko hartutako erabakia salatu dituzte.
Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, berriz, uste du erabaki egokia izan dela aurrez aurreko eskolak bertan behera uztea, alde batetik, unibertsitateak "osasun hesia" ezarri diolako Voxi, eta, bestetik, ez delako istilurik izan.
EHUko Errektoretzak gaur Gasteizko campusa ixteko hartutako erabakia EH Bilduk bakarrik babestu du. EAJk, PSEk eta PPk, irakasle talde batek eta Ikasleen Kontseiluak neurriaren aurka egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera