Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da Arabako piroteknia-enpresa batean izan den leherketan
Ezbeharra 11:10ean izan da, FML enpresan, Bergüendako kontzejuan, Gasteiztik 44 kilometrora. Bertako alkateak esan du segurtasun kontuetan "dena ondo" zegoela lantegian.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Araban, Lantaron udalerrian, piroteknia-enpresa batean izan den leherketan, Arabako Foru Aldundiak EITBri jakinarazi dionez.
Leherketa 11:00 pasatxoan izan da, FML enpresan, Bergüendako kontzejuan. Gasteiztik 44 kilometrora dago herria, Araba eta Burgos arteko mugan.
Leherketaren ondorioz, pertsona bat hil da eta beste bat helikopteroz eraman dute, erredurekin zaurituta, Gurutzetako Ospitalera.
Ezbeharra gertatu eta berehala gerturatu da Lantarongo alkate Koldo Salbidea istripuaren eremura. Adierazi duenez, enpresak duen etxola batean izan da eztanda, eta ez piroteknia gordetzen duten biltegian bertan.
Alkatearen arabera, enpresa horretan lau pertsonak egiten dute lan; jabeak eta hiru langilek, eta leherketak ez die langile gehiagori eragin. Enpresaren egoera kontrolpean dagoela esan du, instalazioetan ez baitago suterik.
Halaber, azaldu du segurtasun aldetik "dena ondo" zegoela lantegian, eta udal nahiz barne arau guztiak betetzen zituela. "Horregatik egon da leherketa bakarra", adierazi du.
FML familiako enpresa bat da, 1875ean hasi zen lanean, eta mota guztietako material piroteknikoak fabrikatzen ditu, hala nola trakak, suziriak eta bengalak.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.