IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri dute, gizonezko bati barrabiletan lesio larria eragiteagatik Sestaon

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean agerraldia egitea eskatu du, gertatutakoaren inguruko azalpenak emateko.

Emakume batek Ertzaintza salatu du joan den larunbat goizaldean Sestaon gizonezko bati barrabiletan lesio larriak eragitegatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean adierazi duenez, hiru oinezkok —salatzaileak eta beste bi gizonezkok— Ertzaintzaren bereizgarririk ez zuen patruila-auto bat kolpatu zuten zebra bide batean. Barruan kaleko jantzita zihoazen bi agente ibilgailutik atera ziren eta borra luzagarriak erabiliz egin zieten aurre. 

Ondoren, Ertzaintzaren patruila bat joan zen gertakarien lekura, eta 19 eta 22 urteko bi gizonezkoak eta 51ko emakumea atxilotu zituzten, autoritatearen aurkako atentatua egotzita. 

Kolpeen ondorioz, emakumea eta gizonetako bat erietxera eman zituzten, eta azken horri ebakuntza egin zioten, barrabiletan zuen lesioagatik. 

Ertzaintzak barne-ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko, eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordea, azalpenak emateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X