Egoera bere onera itzuli da N-1 errepidean Andoainen, Irunerako noranzkoan, istripu baten eta auto-ilara luzeen ondoren
10:00 inguruan istripua izan da kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean, eta, zauriturik izan ez bada ere, errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira, 6 kilometrorainokoak.
Zaila izan da goiza N-1 errepidean Andoainen, Irunerako noranzkoan, kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean izandako istripu baten ondorioz. Ez da zauriturik izan.
Segurtasun Sailaren arabera, 10:00 inguruan gertatu da istripua 477 kilometroan, Andoain parean, eta errepidea itxi egin behar izan dute istripua izan duten ibiligailuak kendu bitartean.
10:30ean sikiera errei bat zabaldu ahal izan da, baina auto-ilarek eguerdira arte iraun dute.
11:45ean bi kilometro ingurukoak ziren oraindik, nahiz eta pixkanaka bere onera itzultzen ari zen egoera.