Renfek Donostiako tren-zerbitzua indartuko du, Kopako finala dela eta
Larunbat goizaldean (02:10ean) Donostiatik tren berezi bat irtengo da, Sevillako Cartuja geltokira 10:40an iristeko. Itzulerako trena Atletico Madril eta Realaren arteko partida amaitu ondoren aterako da Gipuzkoako hiriburura.
Renferen Donostiako geltokia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Realak datorren larunbatean jokatuko duen Kopako finalari begira, Renfek Donostia eta Sevilla artean bi tren berezi jarriko ditu, joan-etorrirako, Espainiako trenbide konpainia publikoak ohar bidez jakinarazi duenez.
Donostiatik larunbat goizaldean (02:10ean) tren berezi bat irtengo da, Sevillako Cartuja geltokira 10:40an iristeko. Itzulerako trena partida amaitu ondoren aterako da Gipuzkoako hiriburura.
Halaber, Renfek lau tren berezi jarri ditu, Madrildik; bi, noranzko bakoitzean.
Horrez gain, Renfek Madril eta Sevilla arteko asteburuko ohiko zerbitzuetan bagoi gehiago jarriko ditu, garraio premiari erantzuteko.
Bestalde, Renfek langile gehiago jarriko ditu geltokietan, bidaiariei laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera