Zumaian agertutako gorpua Eibarren desagertutako 60 urteko emakume batena da
Autopsiaren arabera, pasa den igandean Itzurun hondartzan agertutako gorpuak ez zuen kriminalitate zantzurik. Apirilaren 13an, emakumearen senide batek agertu barik zegoela salatu zuen Eibarko ertzain-etxean, hilaren 11tik haren berririk ez zuelako.
Itzurun hondartza. EITB
Igandean Zumaiako Itzurun hondartzan agertutako gorpua identifikatu du Ertzaintzak, eta hildakoa Eibarren desagertutako 60 urteko emakume bat dela baieztatu du.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, igandean, Itzurun inguruan paseoan zebilen batek aurkitu zuen hilotza, 07:55 aldera. Emakumeak ez zeraman dokumentaziorik aldean, eta, hortaz, lehen unean ezin izan zuten identifikatu.
Gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egin ziezaioten. Autopsiaren arabera, gorpuak ez zuen kriminalitate zantzurik.
Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, hildakoa nazionalitate espainiarra duen 60 urteko emakume bat da. Haren senide batek agertu barik zegoela salatu zuen astelehenean Eibarko ertzain-etxean, larunbatetik haren berririk ez zuelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera