ELAk salatu du irakasleak euskalduntzeko Irale programa bertan behera utziko duela Jaurlaritzak
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak zehaztu du programarekin jarraituko dela, baina egungo "behar berrietara" egokituta. Azpimarratu du azken urteotan sistema publikora batu diren irakasleek C1 maila dutela. "Datu hori nahikoa adierazgarria da".
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Datorren ikasturtetik aurrera, Eusko Jaurlaritzak irakasleak euskalduntzeko Irale programa bertan behera utziko duela salatu du ELA sindikatuak, eta erantsi du erabakiaren berri "komunikabideen eta langileen bitartez" izan duela. "Oso erabaki larria da, bai prozedurari dagokionez, eta baita erabakiaren edukiari dagokionez ere". Hori dela eta, datorren ostegunean biltzekoa den negoziazio mahaian "asmoa erretiratzeko" eskatuko diote Hezkuntza Sailari.
Euskarari buruz Jaurlaritzak hartutako azken erabakiak salatzeko oharra kaleratu du gaur ELAk, eta Iraleri buruzko erabakiaz gain, Lanbide Heziketan euskalduntze planik ez dela izango ere jakinarazi du. Esan duenez, oraindik "ez dago bermatuta euskarazko eskaintza LHko ikasketa guztietan", ezta langileak euskalduntzeko "baliabiderik eta plangintzarik" egongo denik ere. "Euskalduntzeko plangintza integrala" eskatu du zentral abertzaleak.
Gainera, deitoratu du Jaurlaritzak "hizkuntza eskakizunak malgutu" nahi dituela, "langileak euskaldundu beharrean". Ikasturte hasierako esleipen prozesuaren araudia moldatzeko proiektuak euskara maila apalagoa duten irakasleak lehenesten ditu zenbait lanpostutan, oharraren arabera. "Profila ez edukitzea pribilegioa da; izatea, desabantaila".
Neurri horiek guztiak "euskalduntzearen kontrako norabidean" doazela eta, bere afiliazioarekin eta hezkuntzako langileekin "erantzuna adostea" aztertzen ari da ELA.
"Premia berrietara" egokitu beharra
Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian hitz egin du gaiaren inguruan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. Iraleri buruz, zehaztu du programarekin jarraituko dela, baina egungo "behar berrietara" egokituta, eta azpimarratu du azken urteotan sistema publikora batu diren irakasleek C1 maila dutela. "Datu hori nahikoa adierazgarri da".
Sailburuak gogoratu du "orain 50 urte" sortutako zerbitzua dela Irale, eta irakasleak euskalduntzeko ekarpen handia egin duela azaldu du. "Hausnarketa egin da, eta ikusi dugu beharrezkoa dela une honetan ditugun behar berrietara egokitzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera