Kosner Baskoniaren ospakizunak, zuzenean, EITBn
Kopako txapeldunari Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman, 18:45etik aurrera.
Kosner Baskonia, Kopako txapeldun! Argazkia: Europa Press
EITBk bat egingo du Kosner Baskoniaren Kopako ospakizunarekin eta zuzenean eskainiko du 19:00etatik aurrera Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera. Zuzeneko saioa 18:45ean hasiko da ETB1en, ETB2n, ETB ON plataforman eta kirolakeitb.eus webgunean.
ETB1en eta ETB ON plataforman Jon Balentziaga, Juan de la Vega eta Aitor Sainz kiroletako kazetariek egingo dute kontakizuna. Ordu berean hasiko da ETB2n eta ETB ONen "Euskadi Quédate" saioko lantaldearen saio berezia, Andre Maria Zuriaren plazaren alboan kokatutako set-etik. Halaber, "Biba Zuek!" saioak ere zuzeneko konexioak egingo ditu Gasteizekin, ongietorriaren azken ordua ezagutzeko, Maddalen Arzallusen eskutik.
Radio Vitoriak bere programazioa moldatu du, Kosner Baskoniaren Kopako garaipenaren ospakizunak gertutik jarraitzeko. Asteburuan Kosner Baskoniak Valentzian jokatu dituen hiru partidak ere zuzenean eskaini ditu, eta emanaldi horiek guztiak GUAU plataforman entzungai daude.
2009tik ez zuen Errege Kopako titulua irabazten eta poza lehertu da Gasteizen eta Araba osoan.
Ospakizunei amaiera emateko, Kosner Baskoniak zaleei garaikurra eskainiko die, 19:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan egingo den ekitaldi jendetsuan.
Kosner Baskoniak zazpigarren Kopa irabazi du Real Madril menderatuta (89-100)
Gasteizko taldeak final bikaina sinatu du Valentzian, hasiera kaskarra gainditu eta nagusitasunez garaitu du faboritoa, erasoko hirukoak lortutako 73 puntuei eta amaiera bikainari esker.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Kopako ospakizunak Gasteizen, lau urteko gerra Ukrainan eta O23ko agirien desklasifikazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
26 urteko kartzela-zigorra berretsi dute Donostian hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistarentzat
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Voxek EHUn egindako ekitaldiaren aurrean hartutako erabakiak "egokiak" izan direla defendatu du Joxerramon Bengoetxeak
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu duenez, hartutako erabakien helburua Voxek campus huts bat aurkitzea zen. "Prebentzio neurri hori osasun-hesitzat har dezakegu", gaineratu du.
Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.
Sarrigurengo hilketa matxistaren egilea espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Epaileak ohartarazi du hiltzaileak ihes egiteko arriskua duela, erailketa eta giza-hilketa, saiakuntza graduan, egotzita.
Bizkaiko bi ikastetxe publikok eta Arabako batek Nazioarteko Batxilergoa eskainiko dute datorren ikasturtean
Titulazio bikoitza lortzeko aukera izango dute, beraz, ikasleek: Batxilergoko titulu ofiziala eta Nazioarteko Batxilergoko diploma. Horretarako, gutxienez 8,25eko nota izango beharko dute ikasleek, eta Ingeles eta Euskara ikasgaietan ere bai.
Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da Arabako piroteknia-enpresa batean izan den leherketan
Ezbeharra 11:10ean izan da, FML enpresan, Bergüendako kontzejuan, Gasteiztik 44 kilometrora. Bertako alkateak esan du segurtasun kontuetan "dena ondo" zegoela lantegian.
Mehatxuen aurrean, EAEko erakundeek feminismoa "defendatzeko eta zabaltzeko" deia egingo dute aurtengo M8ko kanpainan
Urtero bezala, martxoaren 8ko kanpaina ondu dute Emakundek, Foru Aldundiek eta Eudelek. "Eman tokia berdintasunari" izango du lelotzat, eta gaurtik M8ra, berdintasuna zaindu eta babesteko eremua dela aldarrikatuko dute.