26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Donostian hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Donostiako masajista bati ezarritako 26 urteko kartzela-zigorra, hiru neska adingaberi (13 urteko biri eta 15 urteko bati) sexu-erasoak egiteagatik. Erasotzailea espetxean dago iazko azarotik, alegia, Gipuzkoako Auzitegiak zigortu zuenetik.
Hiru hilabete eta gero, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta Gipuzkoako Auzitegiaren epaia berretsi du. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian aurkeztutako errekurtsoan, besteak beste, errugabetasun-presuntzioa urratu ziotela eta egindako frogak baliorik ez zuela argudiatu zuen.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina, berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiak lortutako frogak baliozkoak direla, uste baitu horiei esker "behar beste arrazoituta" dagoela gertatutakoa, eta gogorarazi du kasu honetan akusatuak berak aitortu zituela gertakariak, "adingabeekin telefono bidezko aplikazioen bidez trukatu zituen eta auzian erakutsi zituzten mezuetan".
"Auzipetuak zalantzaren bat izateko eskubidea du, baina zalantza hori arrazoizkoa bada", adierazi du Auzitegi Nagusiak oraindik Gorenean errekurritu daitekeen epaian.
Gipuzkoako auzitegiak argi jo zuen Donostiako masajista hori hiru neraberi egindako sexu-erasoen erantzule, eta delitu horrengatik 24 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Zigor horri bi urte gehitu zizkioten, neskatoetako biri ziberjazarpena egin zielako.
Era berean, adingabeek jasandako kalteengatiko erantzukizun zibila dela-eta, 40.000 euro ordaintzera zigortu zuten.
Horrez gain, adingabeekin harremana izatea ahalbidetzen dion edozein lanbidetan aritzea debekatu zioten, bai eta biktimengana hurbiltzea eta haiekin komunikatzea ere.
Kartzelatik atertzen denean, bestalde, zaintzapeko askatasunean egon beharko du 17 urtez.
Irailean egin zuten epaiketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera