Lan-istripua

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Berriobeitiko rokodromo batean, lan-istripuz

51 urteko gizona altuera handitik erori da instalazio horietan lanean ari zela.

Berrioplano

Beste lan-istripu bat, oraingoan Nafarroan. 51 urteko langile bat hil da astearte honetan Berriobetiko rokodromo batean. Gizona altuera handitik erori da instalazio horietan lanean ari zela.

Ezbeharra 10:15ean izan da, El soto industrialdean dagoen Rocopolis enpresaren pabiloian. Behargina altuera handitik erorita hil da.

Tokira bertaratu diren osasun-zerbitzuek langilea suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute, eta bertan zendu da.

Hildako gizonaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako eta Auzitegi Zientzien Institutura (INMLyCF) eraman dute, autopsia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X