Tuterako Ospitaleko mediku egoiliar batek salatu du lankide batek sexu-erasoa egin diola
Azaldu du Larrialdialdietako zerbitzuan guardian zeudela gertatu zela erasoa, eta Osasun zentroak kasua artxibatu egin zuela, "probarik ez" zegoela argudiatuta.
Tuterako Sofia Erregina Ospitaleko familiako barne-mediku egoiliar batek (BAME) salatu du erietxeko lankide batek sexu-erasoa egin ziola Larrialdietako zerbitzuan guardian zeuden bitartean.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenduak baieztatu du kasuaren berri izan ondoren, dagozkion protokoloak aktibatu zirela. Biktimak salaketa aurkeztu zuela eta auzia Justiziaren esku dagoela ere erantsi du.
Cristina Fallaras idazle eta kazetariaren Instagrameko kontuan eman zuen bere kasuaren berri medikuak. Kontatu zuenez, 2025eko urtarrilaren 5ean izan zen erasoa, eta salaketa jarrita dauka Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan-arriskuen sailean eta Foruzaingoan.
Argitaratutako mezuan, biktimak azaldu zuen lan egiten duen zentroak kasua artxibatzea erabaki zuela, probarik ez zuela argudiatuta. Erasoaren ondoren, erasotzailearen irainak pairatu zituela eta gainerako lankideek baztertu egin zutela adierazi zuen.
Foru Gobernuak ziurtatu du, salaketaren berri izan ondoren, kautelazko hainbat neurri hartu zituztela; besteak beste, biktimak eta ustezko erasotzaileak bat ez egiteko lan txandak antolatu zituzten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko erdigunetik Masustegi auzora eramaten duen igogailu berria martxan da
Bilboko erdigunetik Masustegi auzora eramaten duen igogailu berria martxan da. Aldapa handiak eta eskailera ugari diren honetan, aspaldian eskatua zen igogailua estreinatu berri da. 100 metroko igoeraren ostean herri txiki batean sartzen gara, nahiz eta hirian egoten jarraitu.
Lekuko batek grabatutako irudiei esker atxilotu dituzte Berriozarreko kafetegi bateko lapurrak
Inguruan garbiketa lanetan ari zen pertsona batek bi pertsona ikusi zituen kafetegian lapurreta egin eta leihotik ateratzen. Aurre ere egin zien, baina lapurrek ihes egin zuten. Hala ere, grabatu zituen irudiak funtsezkoak izan dira ikerketa burutu eta lapurretaren ustezko egileak, aita-semeak, atxilotzeko.
Arabako ikasle nerabeen % 47,3k online pornografia kontsumitu dute noizbait
Gasteizko Udalak, Vital Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) PSIDES ikerketa-taldeak Arabako adingabeen online pornografiaren kontsumoari buruz egindako lan batek agerian utzi duenez, Arabako adingabeek pornografiarekin lehen harremana 12 urterekin izaten dute.
Gizon bat hil da Berriobeitiko rokodromo batean, lan-istripuz
51 urteko gizona altuera handitik erori da instalazio horietan lanean ari zela.
Egoera bere onera itzuli da N-1 errepidean Andoainen, Irunerako noranzkoan, istripu baten eta auto-ilara luzeen ondoren
10:00 inguruan istripua izan da kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean, eta, zauriturik izan ez bada ere, errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira, 6 kilometrorainokoak.
Etxebarri erretegia, Macarfi gidako 'Top of the Tops' zerrendan
Gainera, Azurmendi eta Molino de Urdaniz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako jatetxe onenak izendatu dituzte. Gainera, urteko bigarren irekiera onenaren aitortza eman diote Itzuli jatetxeari.
Mancisidor: "Erakundearen hizkuntza politikak orain arteko estandar altuei eutsiko die"
"Hori da orain arte izan dudan konpromiso irmoa, eta aurrerantzean ere horri eustea espero dut", nabarmendu du Mikel Mancisidor Ararteko berriak, Eider Hurtadok Radio Euskadin egindako lehen elkarrizketan.
Albiste izango dira: Kopako ospakizunak Gasteizen, lau urteko gerra Ukrainan eta O23ko agirien desklasifikazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Kosner Baskoniaren ospakizunak, zuzenean, EITBn
Kopako txapeldunari Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman, 18:45etik aurrera.