INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste emakume batek Iñigo Errejon salatu du sexu-erasoagatik

Defentsa abokatuak, Elisa Mouliaa aktorearen abokatua ere badenak, biktima lekuko babestua izan dadin eskatu du, haren identitatea babesteko . 

iñigo errejon-juicio-efe

Iñigo Errejon, Sumarren bozeramaile ohia. Artxiboko argazkia: EFE

Beste emakume batek Iñigo Errejon Sumarren Kongresuko bozeramaile ohia salatu du epaitegietan, sexu erasoa egitea egotzita. Salatzailearen arabera, Errejonek sexu harremanak izatera behartu zuen 2021eko urrian. 

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Madrilgo Epaitegian jarritako salaketaren arabera, sare sozialen bitartez ezagutu zuen politikaria eta Telegram bitartez aurrez aurre elkartzeko hitzordua jarri zuten. 

Biktimaren salaketak jasotzen duenez, 2021eko urriaren 16an gertatu zen erasoa, Mostolesen. Horren esanetan, festa giroan, biak alkohol eta droga hartuta zeudela, Errejonek felazio bat egitera behartu zuen. Ondoren, etxera bidean, autoan, baimenik gabeko ukituak egin zizkion eta haren etxera iritsitakoan, berriz, sexu erasoa egin zion, indarra erabilita. 

Alfredo Arrien abokatuak, Elisa Mouliaa Errejonen kontrako lehen salaketa jarri zuen emakumearen abokatua ere badenak, biktima lekuko babestua izan dadin eskatu du haren identitatea babesteko eta jazarpen kanpainarik edo kanpo presiorik ez jasateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria Sestaoko gertakariari buruz: Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, "lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X