Salaketa jarri dute Ertzaintzaren aurka, gizonezko bati barrabiletan lesio larria eragiteagatik, Sestaon
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean agerraldia egitea eskatu du, gertatutakoaren inguruko azalpenak emateko.
Emakume batek Ertzaintza salatu du, joan den larunbat goizaldean Sestaon gizonezko bati barrabiletan lesio larriak eragitegatik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean adierazi duenez, hiru oinezkok —salatzaileak eta bi gizonezkok— Ertzaintzaren bereizgarririk ez zuen patruila-auto bat kolpatu zuten zebra bide batean. Barruan kaleko jantzita zihoazen bi agente ibilgailutik atera ziren eta borra luzagarriak erabiliz egin zieten aurre.
Ondoren, Ertzaintzaren patruila bat joan zen gertakarien lekura, eta 19 eta 22 urteko bi gizonezkoak eta 51ko emakumea atxilotu zituzten, autoritatearen aurkako atentatua egotzita.
Kolpeen ondorioz, emakumea eta gizonetako bat erietxera eman zituzten, eta azken horri ebakuntza egin zioten, barrabiletan zuen lesioagatik.
Ertzaintzak barne-ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko, eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean, azalpenak emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera