Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elvillarko (Araba) neska bat zainketa intentsiboetako unitatean dago, Santanderreko istripuaren ondorioz

Gaztea, Elvillarkoa, larri dago Valdecillako Markes Unibertsitate Ospitalean.

FOTODELDÍA - SANTANDER, 03/03/2026.- Al menos tres personas han fallecido y otras tres continúan desaparecidas tras caerse al mar, entre acantilados, por la rotura de una de las pasarelas peatonales de madera que hay en la zona del Bocal, en Santander. Según han informado fuentes de la Delegación del Gobierno en Cantabria, por la pasarela andaban, a la hora en la que se rompió, sobre las 16:30 horas, siete personas, todos ellos adultos jóvenes. EFE/Celia Agüero Pereda
Argazkia: EFE

Bost hildako eta zauritu bat daude Santanderreko Bocal kostaldeko egurrezko pasealeku baten kolapsoa dela eta. Gainera, pertsona bat agertu barik dago. Ospitaleratutako gaztea 19 urteko arabarra da, Elvillarko auzokidea, eta zainketa intentsiboetako unitatean dago, larri, traumatismoaren ondorioz.

Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, hildakoen artean hiru euskal gazte daude, Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat. Gainera, Igollo de Camargoko 22 urteko kantabriar gazte bat eta Almeriako 20 urteko beste bat daude hildakoen artean.

Guadalajarako 20 urteko neska bat agertu barik dago, eta asteazken honetako 08:00etan ekin diote berriro hura bilatzeari. Astearte arratsaldean gertatu zen istripua, pasabidea sei neskak eta mutil batek osatutako talde bat igarotzean erori zen.

Bosgarren hildakoa 20:00ak aldera aurkitu zuten, inguruan argirik ez zegoela. Larrialdi-taldeek, berriz, operatiboa martxan dute desagertutako emakumea aurkitzeko.

Azpiegitura erori izanak bihotzondoko handia eragin du hirian. Santanderreko Udalak minutu bateko isilunea deitu du eguerdian, eta bi dolu egun ezarri ditu. Kantabriako Gobernuak eta eskualdeko beste udalerri batzuek bat egin dute neurri horrekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X