ISTILUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat lagunek botilak jaurti dizkiete ertzainei Athletic-Bartzelona partidaren ostean

Istiluak 23:00ak aldera jazo ziren, San Mames estadioaren inguruan. Ez zen inor zauritu. Ertzaintzak ez du oraingoz atxiloketarik egin. 

Hainbat gaztek Ertzaintzaren agenteei eraso diete bart, San Mamesen Athleticek eta Bartzelonak jokatutako partidaren ostean. 

Segurtasun Saileko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez, partida amaitutakoan izan ziren istiluak, 23:00ak aldera, estadioaren inguruan.

Pertsona talde batek botilak jaurti zizkien ertzainei, baina ez zen inor zauritu. 

Ertzaintzak ez du oraingoz atxiloketarik egin. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X