Beloradoko moja ohiak komentutik ateratzen hasi dira, etxea uzteko epea agortzear dela
Zazpi moja ohietatik bi monasterioa husten ibili dira goizean, eta gainerako bostak lehenago irten dira komentutik. Senitartekoen etxeetara ari dira eramaten haien gauzak, baina badirudi Urduñako (Bizkaia) komentura lekualdatuko dituztela, tarte baterako, behintzat.
Beloradoko moja ohiak hasi dira dagoeneko beren gauzak komentutik ateratzen, Briviescako (Burgos) Instantzia Auzitegiak moja-etxea uzteko emandako epea bete baino hiru egun lehenago. Izan ere, martxoaren 12rako komentua utzi behar dute, epaileak horrela aginduta.
Zazpi moja ohietatik bi zenobioa husten ibili dira goizean, Francisco Canals bozeramaileak azaldu duenez, eta beste bostak irten dira dagoeneko komentutik, nahiz joan-etorriren bat edo beste egin duten, oraindik komentuan dauden mojei laguntzeko.
Canalsek berriro esan du denbora gehiago beharko luketela beste etxe bat aurkitzeko, oraindik ez dutelako argi non biziko diren.
Horregatik, senitartekoen etxeetara ari dira eramaten haien gauzak, eta badirudi denbora baterako Urduñako (Bizkaia) komentura lekualdatuko dituztela.
Bozeramaileak ziurtatu duenez, moja ohiak ez dira komentuan egongo batzorde judiziala iristen denean (martxoaren 12ko 09:30ean), eta abokatuak arduratuko dira bertako giltzak entregatzeaz.
Sor Paloma moja ohiak bideo batean adierazi duenez, "fedearen aldeko jazarpena" jasaten ari dira, "eraikin batzuengatik ez baitago hainbesterainoko jazarpenik egin beharrik", Burgosko Artzapezpikutzak hartutako neurriei aipamen eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.