Eusko Jaurlaritzak Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Gazteen Behatokia bateratu ditu, aldaketei aurrea hartzeko
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak egitura sendoagoa, koherenteagoa eta eraginkorragoa lortu nahi du, belaunaldi berrien erronkei aurrea hartzeko asmoz.
Gazteak, atxiboko argazkia. EITB
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Gazteen Behatokia bateratu ditu Haurren, Nerabeen eta Gazteen Behatokia sortzeko.
Gero eta konplexuagoa eta aldakorragoa den gizarte baten aurrean, egitura sendoagoa, koherenteagoa eta eraginkorragoa izan nahi du Jaurlaritzak.
"Helburua argia da: datuak ezagutza eta ezagutza politika publiko hobe bihurtzea, begirada integral eta koordinatu batekin", azaldu du Xabier Legarreta sailburuordeak.
Behatoki berriak hainbat lan egingo ditu: aldizkako txostenak eta diagnostikoak, adierazle-sistema irisgarri bat, ezagutza zabaltzeko ekintzak, profesionalentzako prestakuntzak eta dokumentazio-zentro espezializatu bat.
Lehen txostena: "Nerabeak Euskadin. Egoeraren pertzepzioa eta balioak"
"Nerabeak Euskadin. Egoeraren pertzepzioa eta balioak" izeneko txostenak 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen erradiografia egin du. Gehienek ongizate maila handiko etapa gisa ikusten dute —batez besteko 7,7ko balorazioa egiten dute 10etik— eta % 61,2k gurasoak adin berean baino hobeto daudela uste dute. Hala ere, baikortasun mailak behera egin du, eta 2008az geroztik izan den mailarik baxuenean dago.
Gehiengo zabal bat eskubide zibilen aldekoa da. Ikerketan parte hartu dutenen % 88,4k sexu berekoen arteko ezkontzak babesten dituzte, % 88,4k eutanasia, eta % 83,7k, abortua. Oro har, klimarekiko kontzientzia oso handia dute eta % 89,9k klima aldaketari aurre egiteko neurri sendoagoak eskatzen dituzte.
% 47,1ek gauez bakarrik ibiltzeko beldurra dute, eta beldur hori askoz ere ohikoagoa da nesken artean (% 66,4) mutilen artean baino (% 29,1).
Eta mundu digitalari dagokionez, gehienek uste dute sare sozialek harremanen kalitatea okertzen dutela (azalekoagoak dira % 78,9ren ustez, eta isolamendua areagotzen dute % 70,8ren ustez), eta gehien-gehienek uste dute eragin negatiboa dutela bai errendimendu akademikoan (% 81,5) bai osasun mentalean (% 76,6) ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera