ESPAINIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekukoen txanda, hilkutxen iruzurrari buruz Valladoliden egiten ari diren epaiketan

23 pertsona daude auzipetuta hilkutxak erraustu aurretik kendu eta berriro salgai jartzeagatik.

A woman visits the tomb of a beloved one at the cemetery of the town of Pamplona during All Saints Day, in Navarra, northern Spain, 01 November 2025. Spaniards visit cemeteries to remember their late relatives bringing them flowers and cleaning their tombs. EFE/ Inaki Porto
Iruñeko hilerria. Argazkia: EFE

Valladoliden, hilkutxak erabili ostean berriro salgai jarri omen zituzten ustezko iruzurgileen auzian egiten ari diren epaiketan lekukoen txanda iritsi da. 23 pertsona daude auzipetuta 1995 eta 2015 artean 6.000 bat hilkutxarekin iruzurra egiteagatik.

Ahozko saioetan, hasiera batean 239 lekuko eta hamazazpi peritu agertzea aurreikusten da.

Fiskaltzaren behin-behineko ondorioen arabera, Funeraria Castellanak eta El Salvadorreko hilerriaren arduradun nagusiak plan bat prestatu zuten erabiltzaileen kontura ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzeko.

Plana aipaturiko hilerrian egiten ziren errausketa-zerbitzuen mende zegoen zuzenean, eta, lehenengo pausoa hildakoei hilkutxak kentzea zen, erraustera zihoazenean kentzea, alegia.

Bigarren pausoa aurrez erabilitako hilkutxa horiek beilatokira eramatea eta bertan berriro saltzea zen.

Hildakoen senideek ez zuten praktika horren berri, eta ez zitzaien hilkutxa errauskailuan sartzeko unea ikusten uzten.

Hildakoen senitartekoei eta hurbilekoei ere ez zitzaien esaten hilkutxak aurretik erabiliak zirela.

Fiskalaren ustez, planak hainbat langileren laguntza behar zuen, eta horiek guztiak auzipetu dituzte.

Hilkutxekin ez ezik, gauza berbera egiten zuten loreekin ere. Tumuluen barruan egon ziren eta hilerrirainoko bidean erabiltzen ziren lore sortak ere berriro saltzen hasi ziren.

Horrela, familiek eramatea erabakitzen ez zuten kasuetan, errausketa-prozesuan parte hartzen zuten langileek jasotzen zituzten loreak eta beilatokira itzultzen zituzten, bertan berriro saltzeko.

Auzipetuen aurkako akusazioak honako delitu hauetan oinarritzen dira: talde kriminala osatzea, talde kriminaleko kide izatea, bidegabe jabetzea, iruzurra, hildakoekiko errespetuaren aurkako delitua, kapitalak zuritzea eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea.

Fiskaltzak 20 urteko espetxe zigorra eskatu du zigorrik handienen kasuan, eta bi urteko espetxe zigorra kasu arinenetan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X