Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |

EUSKARAREN AURKAKO OLDARRALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"

Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideen defendatzea" dela,  eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti errespetatzen" dutela. 

 

 

errenteria udala ayuntamiento
Errenteriako udaletxearen aurrealdea, artxiboko irudi batean.

Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformak ukatu egin du hizkuntza eskakizunekin lotutako auzibideetan egindako ustezko irregulartasunekin inolako loturarik duenik, eta Errenteriako lan-eskaintzaren kasuarekin duen zerikusia "puntuala" dela ziurtatu du. "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta". 

Talde horren arabera,  aipatutako lan-eskaintzan izena emandako pertsona bat eurekin jarri zen harremanetan, "beste elkarte (Euskara Denontzat) baten bidez", "laguntza eske".  Diotenez, "zerbait egin nahi zuen, baina ez zen helegitea jartzera ausartzen, beldur zelako".  Orduan jarri zen plataformako kide bat pertsona horrekin kontaktuan,  eta "elkarrizketa pribatuak" izan zituzten. Argitu dute urrats hori ez zela talde gisa egin, modu pertsonalean baizik.

Horiek esanda, salatu dute "baimenik gabe" egin direla publiko Whatsapp bidezko hainbat elkarrizketa . 

Halaber, Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformak azpimarratu du bere asmoa "Eusko Jaurlaritzako eragileekin hitz egitea" izan dela beti, euskararen inguruan dituzten "kezkak eta arazoak" helarazteko. Berretsi dute eurentzat "erkidegoko bigarren hizkuntza" dela euskara.

Atzo lehertu zen polemika, Argia astekariak kaleratutako ikerlan batekin. Bertan kontatzen zenez, Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformako kideek deialdi publikoen aurkako helegiteak aurkeztuko dituzten herritarrak bilatzen aritzen dira, herritar horiek eskaintza publikoetan benetako interesa ez izan arren. 

Albistea argitaratu eta ordu gutxira, baieztatu zen CC. OO. sindikatua eta Euskara Denontzat elkartea daudela prozesu judizialen atzean, eta Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformarekin eskuz esku lan egiten dutela. 

Euskara

Euskara Denontzat elkarteak onartu egin du Errenteriako lan-eskaintzaren kontrako helegitea jartzera animatu izana, baina ukatu egin du talde antolaturik dagoela

EITB

“Bizpahiru kasutan” laguntza eta defentsa juridikoa eskaini zutela dio Sabin Zubiri Euskara Denontzat elkartearen kideak, eta ikerketarekin “seinalamendu kanpaina” bat bultzatzea leporatu dio Argiari.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X