Getxoko epaitegi batek Romoko haur-eskola bateko hainbat langileren aurkako eginbideak abiatu ditu, ustezko tratu txarrengatik
EITBk jakin duenez, haurtzaindegiko lankide batek salatu zituen epaitegian. BBK Fundazioak kudeatzen duen zentroak familiei azaldu dienez, ikertutako langileak kaleratu egin zituzten.
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak eginbideak abiatu ditu Getxoko haur-eskola bateko hainbat langileren aurka, tratu txar delitua egotzita, EITBk jakin duenez.
Salatutako gertaerak iaz gertatu ziren, eta Fiskaltzaren arabera, hainbat hezitzailek haurrak umiliatu, kolpatu eta jo egiten zituzten.
Ikertzen ari diren haur-eskola Romo auzoan dago eta BBK Fundazioak kudeatzen du. Gaur egun, 0 eta 2 urte bitarteko 55 haur daude bertan izena emanda.
EITBk jakin duenez, haurtzaindegiko lankide batek salatu zituen epaitegian; kaleratu zuten, eta "bidegabeko kaleratzea" salatzera joan zen. Zehazki, hainbat lankide ohiren kontra jo zuen eta haurrei tratu txarrak ematea leporatu zien.
Zuzendaritzak familiei jakinarazi dienez, ikertutako langileak kaleratu egin zituzten, eta, hortaz, dagoeneko ez dute han lan egiten.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek baieztatu dutenez, Fiskaltzak salaketa aurkeztu zuen epaitegietan eta auzia Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak hartu du bere gain.
Salaketa horren ondotik, aurretiazko eginbideak abiatzea eta auzia sekretupean jartzea erabaki du epaileak.
"Zuhurtzia"
Getxoko Udalak, bere aldetik, kezka adierazi du salaketaren larritasuna dela eta.
Halaber, ikerketan zehar zer gertatu den eta erantzukizuna norena den argitzea espero du Udalak, eta zuhurtzia eskatu du.
"Gezurra da"
EITBri egindako adierazpenetan, ikerketapean dagoen langileetako batek akusazio guztiak gezurtatu ditu. "Esan nahi dudan bakarra da akusazio guztiak gezurra direla, eta gurasoak eta gainerako lankideak horren lekuko zaretela”, esan du.
Haren hitzetan, lanean aritu diren 26 urteotan "inoiz" ez dute "kexa bakar bat ere" jaso, eta salaketa jarri duten lankide izandakoengan jarri nahi izan du fokua; batez ere, horiek salaketa jartzeko aukeratu duten unean. "Kontratua amaitu zaienean erabaki dute salaketa jartzea", zehaztu du.
Eta galdera batekin amaitu du: "Urtebete egon baziren ekintza horiek ikusten, zer dela eta ez zuten lehenago salatu?"
Zure interesekoa izan daiteke
Gazte bat atxilotu dute Metro Bilbaoko segurtasun-zaintzaile bati eraso egiteagatik
17:30 aldera jazo da erasoa, Abandoko geltokian, atxilotuak trenbidea gurutzatu duenean, batetik bestera. Segurtasuneko langileak bertaratu direnean, egindakoa aurpegiratu diote eta gazteak eraso egin dio horietako bati.
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.
Arzakek salatu du bere marka ordeztu dutela, online bidezko erreserbetan iruzurrak egiteko
3 Michelin izar dituen jatetxeak bere webgune ofiziala imitatzen duten iruzurrezko orriak daudela ohartarazi, eta polizia-etxean salaketa jarri dutela iragarri du.
Gizon bat bikotekidea itotzen saiatu da Donostian
Ertzaintzak gertakarien lekuan atxilotu du ustezko erasotzailea. Biktima ospitalera eraman dute artatzera, eta alta medikoa jaso du.
Euskal esploratzaile batek Zerzura oasi zuri mitikoaren legendaren balizko jatorria aurkitu du
Ouniangako lakuetan, Txadeko iparraldean, kokatu du Miguel Gutierrez-Garitanok mendeetan zehar bilatu duten oasi mitikoa.
Gasteizko Mitika aretoaren auzia herri-epaimahai baten aurrean epaitzea baztertu du Gorenak
Arabako Probintzia Auzitegiak arrazoia eman zien akusatuaren defentsari eta Fiskaltzari, uste baitzuten gertakariak hobeto egokitzen zirela lesio-delitu batera, zuhurtziagabekeriazko homizidio batekin batera, eta horrek eragotzi egingo luke kasua herri-epaimahai baten aurrean epaitzea.
26 urteko emakume bat oso larri zauritu da Saratsan, auto-istripuan
Ezbeharra N-240-A errepideko 11,5 kilometroan jazo da. Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute emakumea, eta anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Guardia Zibila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.
Garcia Ortizi aurre egin zion Madrilgo fiskala ordezkatu du fiskal nagusiak
Zehazki, Maria Isabel Martin Lopezek hartuko du Lastrak orain arte betetako kargua. Fiskaltzaren Idazkaritza Teknikoan aritu izan da 2018tik , fiskal nagusiaren laguntza-organoan. Lastrak bost urte zeramatzan karguan eta Madrilgo fiskal nagusi gisa jarraitu nahi zuen.
Global Sumud Euskal Herria: "Tirokatu gaituzte eta bueltatzeko agindu digute, baina aurrera jarraitzea erabaki dugu"
Israelgo soldaduak ontzira igo eta miaketa sakon bat egin dute Global Sumud Euskal Herriako aktibista batek zehaztu duenez. Soldaduen jarrera kritikatu dute eta gure artean Israelek dituen "konplizeak" ere aipatu dituzte.
Osakidetzak ebakuntza itunpeko zentroetan egiteko aukera eskainiko die 6 hilabete baino gehiago zain egondako 1.800 pazienteri
Alberto Martinezen hitzetan, Espainiako Osasun Ministerioa "Estatutu Markoa berritzeko moduan ez badago", Euskadi prest dago transferentziari ekiteko.