Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hizkuntza politikari buruzko "konspirazio teoriak" sortu nahi izatea eta lan eskubideak defendatzen dituztenak "seinalatzea" salatu du CCOO Euskadik

Sindikatuak zabaldutako ohar baten arabera, zenbaitek "existitzen ez den oldarraldi judizial" gisa aurkeztu nahi izan dituzte Lan Eskaintza Publikoetako hizkuntza eskakizunen aurka jarritako helegiteak. 

Maiatzak 1 CCOO Donostia. EFE

CCOOk Donostian deitutako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: Artxiboko argazkia: EFE

Talde antolatu batek lan deialdi publikoetako hizkuntza eskakizunak epaitegietan salatzeko laguntza eskaintzen duela ezagutu berritan, "konspirazio teoriak" sortu nahi direla salatu du CCOO Euskadi sindikatuak. Horrez gain, lan eskubideak defendatzen dituztenak "seinalatzea" deitoratu du. 

Sindikatuak ohar batean adierazi duenez, “sintomatikoa” da beren denbora eta baliabideak legedia aplikatu dadila eskatzen igarotzen dutenak seinalatzea. 

Salatu duenez, zenbaitek “existitzen ez den erasoaldi judizial” gisa aurkeztu nahi izan dituzte Lan Eskaintza Publikoetako hizkuntza eskakizunen kontra aurkeztu diren helegiteak. CCOO Euskadiren arabera, helegite horien bitartez legea bete dadila eskatu dute soilik. 

CCOO Euskadiren arabera, Errenteriako Udaleko lan eskaintza publikoan derrigorrez bete beharreko indizea % 53 izanik (errealitate soziolinguistikoaren arabera zehazten den plaza kopurua), eskainitako lanpostu guztietan C1 (EGA) maila eskatu da, “legez ezarritakoaren gainetik”. 

Bestalde, CCOO Euskadiren esanetan, zenbaitek lan deialdi publikoen aurkako epaiak baliatzen dituzte “konspirazio teoriak” sortu eta biztanlearen zati bati enplegu publikorako sarbidea ukatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X