Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |

SEXU ERASOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan sexu eraso bat egitea egotzita atxilotze agindua zuen gizon bat atxilotu dute Kolonbian

Atxilotua Kolonbiako Fiskaltza Nagusiaren esku utzi dute, estraditatu zain. 

2020an Nafarroan sexu eraso delitu bat egin zuelakoan atxilotzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Kolonbian. 

Tafallako epaitegi batek haren aurka emandako nazioarteko atxilotze agindua betez, Interpoleko agenteek atxilotu zuten pasa den martxoaren 7an Kolonbiako Tulua udalerrian, Guardia Zibilarekin eta Kolonbiako Poliziarekin elkarlanean egindako operazioan. 

Nafarroan sexu eraso bat egitea leporatzen diote atxilotuari, eta, ildo horretan, hura atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen pasa den urteko otsailean. 

Atxilotua Kolonbiako Fiskaltza Nagusiaren esku utzi dute, estraditatu zain. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X