Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.

(Foto de ARCHIVO)

Coche patrulla de la Policía Municipal de Bilbao



EUROPA PRESS

22/1/2026

Bilboko Udaltzaingoaren irudia. Argazkia: EITB Media

Bilboko Udaltzaingoak 76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu ditu, Bilboko Santutxu auzoko etxebizitza batean emakume bati sexu-erasoa egin diotelakoan.

Bilboko Udaltzaingoak astearte honetan jakitera eman duenez, gertakariak igande goizaldeko bostak pasata izan ziren. Salaketa-jartzailea Karmelo kaleko etxebizitza batera igo zen, ezagun batekin eta beste bi emakumerekin.

Biktimak adierazi duenez, etxebizitzan zegoenean baimenik gabe ukituak egin zizkioten. Ondoren, alde egin zuen. 

Biktimak Bilboko Udaltzaingoari abisua eman zion, eta agenteak etxebizitzara sartu ziren, aipatutako gizona eta emakumea atxilotzeko. Sexu-eraso delitu bat egotzi diete.

Iturri horren arabera, beste emakumea gertakarien lekuko gisa hartu dute.

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X