TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik

Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.

Istripua, Iurretan. Argazkia: @TrafikoEJGV

Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, Irunerako noranzkoan, eta errepidea erabat itxi behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Kamioiaren gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Istripua 08:00ak aldera gertatu da, eta 5 kilometroko auto ilarak eragin ditu goizean zehar. 10:00ak aldera bi erreiak ireki dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X