Errolda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago

Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.

euskal diaspora argentina iturria irekia
Argentinako euskal diasporaren 2023ko jaiaren irudia. Argazkia: Irekia

Atzerrian bizi diren euskal jatorrikoen kopuruak % 5,5 egin du gora 2025ean, eta 114.400 izan ziren 2026ko urtarrilaren 1ean, Estatistikako Espainiako Institutuak (INE) ostegun honetan zabaldutako datuen arabera.

INEek urtero argitaratutako AEE Atzerrian bizi diren espainiarren erroldari erreparatuta, 2025ean euskal jatorriko 108.406 pertsona bizi ziren atzerrian, eta orain, 2026an, 114.400 dira, hau da, 5.994 gehiago.

Gehienak Amerikako herrialdeetan bizi dira (61.887), eta Argentina da helmuga nagusia, euskal jatorriko 17.122 lagun bizi baitira han. Europan 47.667 bizi dira, eta Frantzia da helmuga nagusia (20.569), Asiara 2.124 lagun joan dira, Afrikara 1.372, eta Ozeanian 1.350 bizi dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X