Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Eskuak, elkar hartuta. Nafarroako Gobernuak zabaldutako argazkia
Suizidioa osasun publikoko arazo bat den garai honetan, gaiari heldu eta suizidioa prebenitzeko behatokia sortzea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Hori da Nafarroan jokabide suizidak prebenitzeko eta pertsonak artatzeko estrategia berriak jasotzen duen neurrietako bat.
Behatokia Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuan kokatuko da, eta hainbat alorretako profesionalek parte hartuko dute. Osasun Departamentuko adituek ez ezik, beste departamentuetako adituek ere suizidioaren prebentzioan nola sakondu aztertuko dute, besteak beste.
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak eta Antonio Lopez Osasuneko zuzendari nagusiak Nafarroan jokabide suizidak dituzten pertsonen arretarako eta prebentziorako estrategia aurkeztu dute gaur goizean. Helburu nagusiak hauek dira: erakundeek suizidioa prebenitzeko duten gaitasuna indartzea, detekzio goiztiarra hobetzea eta kaltetutako pertsonei arreta koordinatua eta eraginkorra ematen zaiela bermatzea.
Ebidentzia zientifikoen arabera, norbanakoen, gizartearen eta komunitatearen faktoreek jokabide suizidan eragina dute. Hori guztia aintzat hartuta osatu du bere estrategia Nafarroako Gobernuak.
Guztira, bederatzi helburu estrategiko zehaztu ditu Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko, detekzio goiztiarra eta arreta hobetzeko.
Osasun kontseilariak azaldu duenez, "jokabide suizida osasun publikoko arazo larria da". Are gehiago, arazo konplexua eta multifaktoriala dela nabarmendu du, eta pertsonengan, familiengan eta gizartean eragin sakona duela adierazi.
Iaz, 39 lagun hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda, aurreko urtean baino % 32,7 gutxiago —2024ko datua 2001etik izandako zifrarik txikiena izan zen—. Dena den, Nafarroako Gobernuak erantzun egituratu eta iraunkor bat emateko beharra nabarmendu du.
Pentsamendu, ideia edo jokabide suizida izateko arriskua baduzu, deitu 024 doako telefonora. Jokabide suizida izateko arriskua duen pertsona baten senide edo hurbilekoa bazara, deitu 024 telefonora. Osasun Ministerioaren telefonoa da. Familia medikuarengana ere joan zaitezke. Larrialdi egoeran bazaude, deitu zuzenean 112 zenbakira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.