Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean

Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.

Gizon bat hil da Irungo soto batean izandako sutean, eta beste bat zauritu, Segurtasun sailak ohar batean azaldu duenez. 

13:45 inguruan jaso dute abisua larrialdi-zerbitzuek, Uranzu kaleko soto batean sua zegoela esanez. 

Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera, erredurekin. 

Sua itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sutearen nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X