Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak sistema osoaren euskaraz funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen du.
Iaz, guztira 984 intzidentzia jaso ziren Behatokiak eskaintzen duen Euskararen Telefonoaren dei zein zerbitzu telematikoen bidez. Horietatik, 883 kexak izan ziren, hizkuntza eskubideen urraketen berri eman zutenak; 69 zoriontze mezuak izan ziren, eta 32 kontsultak, iradokizunak edota bestelako oharrak.
'Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025' txostenean bildu dituzten datuak dira horiek, eta gaur aurkeztu dute dokumentua, Gasteizen, Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak. Joan den urtean, Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubideekiko eman diren gertakariak zein hutsuneak arloz arlo aztertzen dituena.
Petriatik aletu ditu datuak, eta gogora ekarri du txostenean jasotzen diren kasuak "errealitatearen lagin txiki bat besterik ez" direla, eta egunerokoan herritarrek "salatu gabe gelditzen diren urraketak zenbaezinak" direla.
25 urte beteko ditu aurten Behatokiak, eta euskarak lege babesik gabe jarraitzen duela nabarmendu du Gaubekak. Esan duenez, "azken urteetan araudietan lege betebehar falta edo lege betebehar lausoa izateak euskara erabiltzeagatik zapalkuntzak eragin ditu" eta "askotan, hizkuntza eskubideekiko jarduna borondateen araberakoa izaten da".
"Horren adierazgarri da Euskararen Telefonoan jasotako hainbat urraketari erantzunik ere eman ez izana eta 25 urte hauetan eremu batzuetan aurrerapauso nabarmenik eman ez izana, herritarrek salatutako egoerak behin eta berriz errepikatuz", erantsi du.
Atalez atal azaldu dituzte hizkuntza eskubideen urraketak. Administrazio publikoari dagokionez, "Euskal Hirigune Elkargoa, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren kasuetan, herritarrek berariaz informazioa eta tramiteak euskaraz nahi dituztela adierazten ibili behar izaten dute oraindik ere". Espainiako Administrazioan "azaleko aldaketa batzuk" egin diren arren, euskararen aitortza "bigarren mailan" dago, eta Frantzian "ukazioa erabatekoa" da.
Petriatiren arabera, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak zerbitzua bera ez ezik, sistema osoak ere euskaraz funtzionatzeko izan behar lukeen gaitasuna oztopatzen du, eta azpikontratatutako zerbitzuetan, berriz, hizkuntza betebeharrekiko klausulak falta dira, edo ez-betetzeak kontrolatzeko mekanismoak.
"Araugintzan errotiko aldaketak"
Txostenak jasotzen duen ondorio nagusia da hizkuntza eskubideen aitortzak aurrerapausorik gabe edo atzerapausoekin jarraitzen dutela. “Araugintzan errotiko aldaketak planteatu, baliabide material zein ekonomikoekiko inbertsio nahikoa egin eta neurri bermatzaileak oinarri bezala ezarri ezean, azken hamarkadetan gertatu diren egoera berdinek errepikatzen jarraituko dute”, esan du Behatokiko zuzendariak. “Atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa da”.
Hori horrela, Behatokiak dei egiten die Euskal Herri osoko herritarrei hizkuntza eskubideen urraketez jabetu, Euskararen Telefonoa erabiliz ahaldundu eta antolatzera, eta euskaltzale aktibo izatera.
Zure interesekoa izan daiteke
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, jaurtigaia nork bota zuen egiaztatu ezin duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.
Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Futbol arbitro neska batek salatu du irainak eta mehatxuak bota zizkiotela partida batean, Basaurin
Bizkaiko Futbol Federakundeko lehiaketa batzordea gaur elkartzekoa da gertatutakoa aztertzeko eta balizko neurriak aztertzeko. Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi zitzaizkion, talde bisitariak berdinketa (3-3) lortu eta gero.