Hogei urteko epean, 77.000 biztanle inguru gehiago izango dira orotara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
2045eko hasierara bitarteko urteetan saldo begetatiboa negatiboa izango den arren, migrazioak eta jaiotza-tasaren susperraldak biztanleria handitzea ekarriko dute, batez ere 2035era bitartean.
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 2.295.100 biztanle izango ditu 2045eko urtarrilaren 1ean, 1.179.796 emakumeak (% 51,4) eta 1.115.304 gizonak (% 48,6). Termino absolutuetan 77.000 bat pertsonako hazkundea izango du 2025etik (% 3,5 gehiago) eta igoera osoaren % 78 lehen hamarkadan gertatuko da, hau da, 2025etik 2035era, Eustat euskal estatistika erakundeak egindako proiekzio demografikoen arabera.
Lurralde Historikoen arabera 2045eko hasierara bitartean, Araban izango da hazkunde erlatibo handiena, gaur egungoak baino 22.400 biztanle gehiago izan baitira (% 6,6ko igoera); Bizkaian 27.800 biztanle gehiago izango dira (% 2,4 gehiago) eta Gipuzkoan 26.600 gehiago (+% 3,7).
Immigrazio-emigrazioen bilakaeraren ondorioz, urtero 12.700 biztanle gehiago egotea aurreikusten da 2025-2044 aldi osoan; Eustaten proiekzioen arabera, urtean 53.000 migratzaile hartuko ditu EAEk, eta 40.500 lagun inguru joango dira EAEtik kanpora.
Bestalde, saldo begetatiboa negatiboa izango aurreikusi da; hau da, jaiotzen direnak baino pertsona gehiago hilko dira. Urtero, batez beste, jaiotakoak baino 8.870 pertsona gehiago hilko dira, eta, beraz, 2045erako 177.000 pertsonako murrizketa izango da.
Hala ere, jaiotza tasaren susperraldi neurritsua aurreikusi da datozen urteetarako, alde batetik, adin ugalkorrenetan dauden emakumeen populazioa igoko delako, eta, bestetik, ugalkortasun mailan ere susperraldi txiki bat izango delako (2024an, emakume bakoitzeko 1,11 seme-alaba izatetik, 2044an, 1,35 seme-alaba izatera igaroko litzateke). Bi faktore horiek uztartuta, jaiotza kopurua handitu egingo da: 2024an 12.900 jaiotza izan ziren, eta 2044. urtearen amaierarako, berriz, 17.600 jaiotza izatea aurreikusi da. Horrela, % 36ko igoera izango da.
2044an, bizi-itxaropena 84,9 urtekoa izango da gizonen kasuan, eta 89,2 urtekoa emakumeen kasuan, hau da, 2024an baino 3 eta 2 urte gehiago, hurrenez hurren. Horrekin batera, datozen hamarkadetan areagotu egingo da biztanleriaren zahartze-prozesua, eta 2045ean hiru biztanletik ia batek 65 urte edo gehiago izango ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Adingabeei egindako sexu-abusuen kontuan fokua "Elizan bakarrik" jartzea leporatu dio Gasteizko gotzainak Espainiako gobernuari
Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren arabera, "erabat bidegabea da" Espainiako Gobernuak sexu-abusuen biktimen erreparazioaren kontuan "fokua Elizan bakarrik jartzea", eta espero du Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) eta Espainiako Gobernuak gaiaren inguruan lortutako akordioak balio dezala "beste batzuek ere euren lana" egin dezaten arazoari aurre egiteko.
Iruñeko gizon bat hil da Allinen, trafiko-istripuz
Hildakoa, 62 urteko gizasemea, ibilgailuko bidaiari bakarra zen; autoa maldan behera erori da.
Sexu- eta genero-identitateari buruzko kontsultak izan dira nagusi LGTBIQ+ pertsonen arretarako euskal zerbitzuan
Sendotu egin da Berdinduren erreferentzia-papera, 2025ean ia 600 arreta eta familiei laguntza gehiago eman baitzituen.
Euskadi nanomedikuntzan erreferente izango da Europan eta munduan, hidrogel adimendunak ekoitziko baititu
Alor biosanitarioan ere, Euskadik erreferentea izan nahi du Europan eta Munduan. Horretarako, Arabako Teknologia parkeko I+MED enpresa hidrogel adimenduna garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzak 72 miloi euroko inbertsioarekin.
Ramon Zallo EHUko katedradun, idazle eta artikulugilea hil da, 77 urte zituela
Lan askoren egile izan da Zallo. Ekonomiari, kulturari eta kultura- eta komunikazio-politikei buruzko artikulu ugari kaleratu ditu, baita kutsu soziopolitikokoak ere. Hamaika liburu argitaratu zituen, azkena 'Retrovisor y bisturí' (Alberdania, 2025), azken 60 urteei buruzko memoria kritikoko ariketa.
ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu diote hainbat eragilek EITBri: "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari"
Erabakiak gizartean "eztabaida" sortu duela "jakitun", EITBren zuzendaritzak iragarri du neurri horren aurka agertu diren eragileekin bilduko dela datozen egunotan, "jarrera irekiarekin", zerbitzu publikoan oinarritutako "estrategia azaltzeko".
Ane Elordi: "Mezuen egileak ez ditugu botoa nori ematen dioten arabera aukeratzen, euskararen alde egiten duten lanagatik baizik"
Aitor Estebanek egindako adierazpenei erantzunez, Korrikaren koordinatzaileak nabarmendu du aniztasuna erakutsi nahi izan dutela, lurralde guztietako eta jatorri ezberdinetako pertsonak aukeratuta, "euskara ama hizkuntza izan zein ez".
AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela euskara garela eta euskara izan nahi duela
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta adierazi du horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Aste Santuko trafikoa: Saihestu beharreko puntuak eta orduak
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia apirilaren 1ean jarriko dute abian, 15:00etan, eta apirilaren 6ko 21:00ak arte egongo da indarrean. Azken egun horretan, Itzuliaren hasierak are gehiago korapilatuko du errepideetako egoera. Aurreikusi dutenez, 540.000 joan-etorri izango dira Aste Santuan.